Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
4328

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, paperaren eta kartoiaren fabrikazio-jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian Sarriopapel y Celulosa SA enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 5ean, Sarriopapel y Celulosa SA enpresak Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udalerrian paperaren eta kartoiaren fabrikazio-jarduerarako. Eskaerarekin batera, proiektuak Amorebieta-Etxanoko hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko 2006ko urtarrilaren 31ko udal-txostena bidali zuen, ondorengo agiri teknikoekin batera:

● Oinarrizko proiektua (2006ko iraila).

● Laburpen ez-teknikoa (2006ko iraila).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Sarriopapel y Celulosa SA enpresak, besteak beste, 2000ko abenduaren 15eko jarduera-lizentzia zuen. Baimen hori papera eta kartoia fabrikatzeko eman zuten. Modu berean, honako baimenak zituen enpresa sustatzaileak: kolektorera isurtzeko baimena (1997ko irailaren 22koa), Arbildu errekastotik ura hartzeko baimena (1991ko uztailaren 8koa), eta berotegi-efektua eragiten duten gasak isurtzeko baimena (2004ko abenduaren 27koa), eta ondorengo hedatze eta berritzeak.

2007ko urtarrilaren 23an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Amorebieta-Etxanoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egin zitzaien kontsulta.

2007ko otsailaren 14an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2007ko irailaren 28an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko urriaren 9an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean Sarriopapel y Celulosa SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko azaroaren 5ean. Era berean, proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2007ko abenduaren 20an, txostena eskatu zien Amorebieta-Etxanoko Udalari, eta Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.

2008ko urtarrilaren 18an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Sarriopapel y Celulosa SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

2008ko otsailaren 6an sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen hartan hainbat ohar egiten ziren Ingurumeneko Baimen Bateratuaren Ebazpen Proposamenari lotuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Sarriopapel y Celulosa SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: kolektorera isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Sarriopapel y Celulosa SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan da teknika onenen erabilera. Zehazki, Europako Batzordearen paperaren sektoreko 2001eko abenduko BREF « Referente Document on best available techniques in the Pulp and Paper Industrie» txostenaren edukia hartu da kontuan.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen Proposamena sinatu eta Sarriopapel y Celulosa SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Zentzu horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla Ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko urtarrilaren 18an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplika daitekeen gainerako araudia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Leitzako (Nafarroa) udalerriko Elbarrenen duen eta IFK: A58410176 zenbakia duen Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Amorebieta-Etxanoko udalerrian paper bereziak fabrikatzeko jarduerarako, adibidez autokopiatzeko papererako euskarriak, autokopiatzeko paperarako aurrez iztukatutako euskarriak, paper termikorako euskarriak nahiz autokopiatzeko paperaren hirugarren orria (CF), eta Ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 6.1.b. kategorian, «Eguneko 20 tona paper eta kartoi baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna duten industria-instalazioak».

Instalazioetan burutzen diren jarduerak hainbat etapetan egiten dira. Prozesuaren lehen etapan orea prestatzen da. Horretarako hainbat pauso eman behar dira. uretan esekita dauden paperak irabiatuz zuntzak banatu ondoren pulperretan egindako orea desegiten da, orea fintzen da ingurune urtsuko tratamendu mekanikoaren bitartez (zuntzen morfologia eta egitura fisikokimikoa moldatzen da), eta azkenik orea arazten da, hau da, nahi ez diren partikulak kentzen dira.

Orea prestatu eta gero paperezko orria egiteko fabrikazio-mahaira bideratzen da. Etapa hori ere hainbat eragiketaz osatuta dago: orea deshidratatu, papergaia prentsatu edo deshidratatu eta idortu, iztukadura (paperezko orria pigmentuekin estali bere propietateak hobetzeko eta azalera erregularragoa emateko), infragorri bidez idortu, atzelehortegian idortu, biribiltze-kontrola (iztukatu ez den orriaren aldean ur-geruza fina aplikatzea), lisatu, biribilkatu eta bobinatu.

Paperaren fabrikazio-prozesuarekin batera faktoriaren sukaldean paperaren iztukaduran erabiltzen den pintura fabrikatzen da; pintura horri esker lortzen du paperak autokopiatzeko izaera. Pintura aplikatu den orriaren aldea ez bestean almidoi bidezko disoluzioa aplikatzen da, eta disoluzio hori ere fabrikatzen da bertan.

Urtero 32.000 tona inguru paper ekoizteko gaitasuna du.

Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. Gas naturala erabiltzen da lurruna sortzeko nahiz infragorri bidezko lehorketan.

Udaleko saretik hartutako ura langileen kontsumorako eta higiene-zerbitzuetarako erabiltzen da. Ibaizabal ibaitik eta Arbildu errekastotik hartutako ura, berriz, lurruna sortzeko erabiltzen da, iztukadura-saltsa prestatzeko, makinak garbitzeko, iztupa-ontzietarako, garbiketako ureztontzietarako eta produktu kimikoak prestatzeko.

Gainera, bilketako urak tratatzeko planta ere badute instalaziook: lau dekantagailu paraleloan, homogeneizazio-tina eta hiru area-ontzi paraleloan.

Enpresan sortzen diren efluenteak (industria-urak, ur sanitarioak eta euri-urak) Amorebieta-Etxanoko Udalaren jabetzakoa den tratamenduko instalaziora bideratzen dira.

Atmosferara egindako isurketak bi fokutatik bi fokutatik egin dira, 1. eta 2. galdaretatik hain zuzen ere.

Bestalde, fabrikan sortutako bestelako hondakin arriskutsuak hauek dira: erabilitako olioa, aerosolak, plastikozko ontzi kutsatuak, metalezko ontzi kutsatuak, OEK entsegu-flaskoak, zapi eta paper kutsatuak, pila alkalinoak, fluoreszenteak eta berunezko bateriak. Sortutako hondakin ez-arriskutsuak, besteak beste: txatarra, papera eta kartoia, plastiko geldoa eta paletak.

2001eko abenduko Europako «Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp anda Paper Industry» BREFek jasotzen dituen teknika erabilgarri onenen artean honako hauek azpimarra daitezke: ur zurien zirkuituen bereizketa eta ur horiek birziklatzea, ur zurien biltegi-sistemak, ur berrituak eta hausteen orea, hozte-urak orekatu, bildu eta berriz erabiltzea, eta ur-zirkuituak ixtearen ondoriozko eragozpenen kontrola. Gainera, hondakin-uren isurketari lotutako inpaktua murrizteko asmoz Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak sortutako hondakin-ur guztiak Amorebieta-Etxanoko udal araztegira bideratzen dira. Airera egindako isurketak gutxitzera bideratutako Teknika Erabilgarri Onenei dagokienez honako hauek nabarmentzen dira: energetikoki eraginkorrak diren teknologiak erabiltzea, galdara laguntzaileen errekuntza-baldintzak kontrolatzea, eta SO2-ko emisioak murrizteko erregai, gas edo NOX-eko emisioak murrizteko erregailu bereziak instalatzea bezalako lehen mailako neurriak.

Bigarrena.– Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea, Sarriopapel y Celulosa SA enpresak Amorebieta-Etxanoko udalerrian sustatzen duen autokopiatzeko papera eta paper termikorako euskarriak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresako instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Atmosferara isurketak egiten dituzten foku guztiak (goiko taulan zehaztutakoak) eta paper-makinen lehortegiko eta sukalde inguruko mahuka-iragazkien erauzketetako altuerak, diametroa eta UTM koordenatuak adierazita datozen planoa erantsi beharko da.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

3-D eta 4-D fokuak, papera egiteko makinatik erauzitako ur-lurrunari eta sukalde inguruko mahuka-iragazkiei dagozkienak dira. Ez dira atmosferara gai kutsatzaileak igortzen dituzten fokutzat joko, urtean ez baitute 36 tona gai kutsatzaile baino gehiago igortzen.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen jatorria eta kokapena.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: Instalazioko hondakin-urak:

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira saneamendu-sarera egiten diren isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako gehienezko muga-balioekin:

Amorebieta-Etxanoko Udaleko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu akaberako isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

Ezin dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Hondakin-urak arazteko instalazioek edo neurri zuzentzaileek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean: Amorebieta-Etxanoko HUAra bideratu aurretik 400 m3-ko homogeneizazio-putzua erabiltzen da solido esekien eta isurketen pH-aren muturreko balioak geldiarazteko.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, akaberako isurketa kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea: emari neurgailua eta pH-neurgailua.

B.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, Erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Amorebieta-Etxanoko Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

  • 1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Erabilitako olioa».
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A802//B0019.
  • - EHZ: 130110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.400 kg.

Instalazioaren mantentze-lan orokorretako azpiprozesuan sortzen da, makinetako olioa birjartzeko lanetan zehazki.

  • 2. hondakina: «Metalezko ontziak (gai arriskutsuez kutsatuak)»
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/2
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41/51//H5//A802//B0019
  • - EHZ: 150110
  • - Urtean sortutako kantitatea: 680 kg.

Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.

  • 3. hondakina: «Agortutako hodi fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A802//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 64 kg.

Instalazioaren mantentze-lan orokorretako azpiprozesuan sortzen da, lanpara fluoreszenteak birjartzeko lanetan zehazki.

  • 4. hondakina: «Xurgatzaileak».
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S34//C41/51//H5//A802//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.081 kg.

Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.

  • 5. hondakina: «Berunezko bateriak».
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A802//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Instalazioaren mantentze-lan orokorretako azpiprozesuan sortzen da, pila eta bateriak birjartzeko lanetan zehazki.

  • 6. hondakina: «Plastikozko ontziak (gai arriskutsuez kutsatuak)».
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R3//S36//C43/34//H5//A802//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 3.720kg.

Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.

  • 7. hondakina: «Aerosolak».
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R13//S-G36//C43/51//H3b/5//A802//B0019.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 78 kg.

Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.

  • 8. hondakina: «Laborategian erabilitako erreaktiboak (Kits Hach Lange) – OEK entsegu-flaskoak».
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q1/06//R13//L40//C3/16/23/H6/8//A802//B0019.
  • - EHZ: 160506.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 8 Kit.

Laborategiko azpiprozesuan sortzen da.

  • 9. hondakina: «Pila alkalinoak».
  • - Identifikazioa: A58410176/4800091/1/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q06//R13//S37//C7/22//H14//A800//B0019.
  • - EHZ: 200133.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 8 kg.

Instalazioaren mantentze-lan orokorretako azpiprozesuan sortzen da, pila eta bateriak birjartzeko lanetan zehazki.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak.

j) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

k) Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak baldin baditu, abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua bete beharko du.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

m) Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

o) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak aitortu duenez, honakoak dira sortzen diren hondakin ez-arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aipatutako c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak lurzoruaren kalitatearen azterketa sakonagoak egin beharko ditu honako gertaeraren bat jazo bada:

a) Jarduera ezarri edo handitu bada.

b) Lur-mugimenduak eragin dituzten proiektuak gauzatu badira.

c) Jarduera behin betiko amaitu bada.

d) Lurzoruaren kalifikazio-aldaketa eman bada.

Sarriopapel y Celulosa SA (Factoría del Carmen) enpresak jarduera garatzen duen lur-zatian lur-mugimenduak sustatzen baditu, enpresak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du, jarduketa kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

Karakterizazio horretan lortutako emaitzak, material horiek kudeatu aurretik Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, baloratzeko. Ingurumen organoak, ebazpen arrazoitu bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozedura hastea eskatu ahal izango du kutsadura-zantzurik antzemanez gero, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.

a) Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

Aurreko atalean aipatutako aldizkako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu batek (KEB) egin beharko ditu (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez, zortzi orduan zehar neurtuta; eta dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6-8 orduko neurketa bat), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurketen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

C.1.1.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

Foku bakoitzaren erregistro-liburuak behar bezala beteta igorri beharko ditu sustatzaileak. Behin horiek egiaztatuta, Sailburuordetzak zigilatu egingo ditu eta erabil ditzan igorriko dizkio sustatzaileari, goiko paragrafoak adierazitakoaren arabera.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, edo bestela, kolektorera konexioa baimentzen duen Erakundeak; goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen baditu.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

* Adierazi balioa PCS edo PCIrena den.

** Hezetasun-maila adieraziz.

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori Ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programako testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena ikuskatzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (21120 paperaren eta kartoiaren fabrikazioaren epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Sarriopapel y Celulosa SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Sustatzaileak aurkeztutako oinarrizko proiektuan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

c) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, olioa eta produktu kimikoak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

i) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

j) Gordailu edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

k) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

l) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

m) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

n) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:

o) Ebazpen honen B.1.4 atalean deskribatutako jarduerez gain, gasolioa biltegiratzeko eta maneiatzeko instalazioak behar den bezala isolatuko dira, gerta daitezkeen haustura, ustekabeko gainezkatze, eta abarrei aurre egiteko.

p) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez.

q) Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, nola antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatuz.

r) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isuriak, ihesak, jarioak, eta abar), sustatzaileak gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

s) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

● Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

t) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei, eta sortu dituen mota guztietako hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.1.2 (Atmosferara egiten diren isurtze-fokuen kokapena jasotzen duen planoa eta isurtze-fokuen ezaugarriak); B.1.3.1.e) eta B.1.3.2.c) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria); B.1.3.1.n) eta B.1.3.2.e) (Sortutako hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen kontrolerako erregistro-eredua); C.1 (Isurtzen diren kutsatzaileak kontrolatzea, hala badagokio); C.1.1 (Isurtze atmosferikoen neurketak erregistratzeko eredua); C.4 (Zarataren kontrola); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (Gelditu eta abiarazteko eragiketen isuri eta hondakinen zenbatespena); D.3.a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.g) (Larrialdi-kasuetarako materialen zerrenda); eta D.3.t) (Suteen aurkako babesaren araudia betetzearen ziurtagiria).

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresak ebazpen honen xede den autokopiatzeko papera eta paper termikorako euskarriak fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sarriopapel y Celulosa SA Factoría del Carmen enpresari, Amorebieta-Etxanoko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala