Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
4327

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ferrak eta burdineria fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, Irungo (Gipuzkoa) udalerrian eta Talleres de Escoriaza SAU enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2007ko urtarrilaren 5ean, Talleres de Escoriaza SAU enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Irungo (Gipuzkoa) udalerrian ferrak eta burdineria fabrikatzeko jarduerarako; halaber, azal-tratamenduak egiten dira. Eskaerarekin batera, Irungo Udalaren hirigintza-txostena eta agiri tekniko hauek aurkeztu ziren:

● «Ingurumeneko baimen bateraturako eskaera. Proiektu teknikoa».

● «Ingurumeneko baimen bateraturako eskaera. Laburpen ez-teknikoa».

Erreferentziazko baimena eskatzeko orduan, Talleres de Escoriaza SAU enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena zuen, 1998ko abenduaren 17koa. Baimen hori sarrailagintza-jarduerarako eman zitzaion. Era berean, enpresa sustatzaileak honako baimen hauek zituen: hondakin arriskutsuak sortzen dituen jarduera-baimena, 2004ko martxoaren 5ekoa, Mokorrotz edo Errotazar errekastoko (Jaizubia ibai-arroa) urak erabiltzeko emakida, 1998ko urtarrilaren 5ekoa eta kolektorera isurtzeak egiteko baimena, 2004ko martxoaren 12an Txingudiko Zerbitzuak enpresak amandakoa; horrez gain, hondakin geldoen ekoizleen erregistroan izena eman zuen, 2002ko martxoaren 18an eta isurtze-fokuen katalogazioa egina zuen, 2003ko martxoaren 16an, 20-IPG-2002-3 espediente-zenbakiarekin.

2007ko otsailaren 19an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektuaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Irungo Udalari eta Txingudiko Zerbitzuak enpresari kontsultatu zien.

Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko apirilaren 4an eta uztailaren 6an; espedientea 2007ko azaroaren 13an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko abenduaren 17an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Talleres de Escoriaza SAU enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2008ko urtarrilaren 23an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2008ko urtarrilaren 27an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetzea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2007ko martxoaren 3an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Irungo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Txingudiko Zerbitzuak enpresari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 8an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Talleres de Escoriaza SAU enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpenproposamena gehituz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzen badira. 11. artikuluan adierazitakoaren arabera, baimen honen azken helburua da, dagokion ezarpen-esparruan barne hartutako instalazioek arauaren xedea betetzen dutela ziurtatzea eta, horretarako, baimena emateko esku hartzen duten Herri Administrazioen arteko koordinazioa ziurtatuko duen prozedura bati jarraituko zaio, partikularrei egin beharreko izapideak arintzeko eta administrazio-kargak murrizteko; era berean, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazioko esku-hartze bakar batean barneratzea bilatzen da. Talleres de Escoriaza SAU enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; saneamendu sare orokorrera isurketak egiteko baimena; eta ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Talleres de Escoriaza SAU enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, espedientean jasotzen den emaitzarekin; horiez gain, espedientean sartu dira Irungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzeko den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastic» BREF txostenaren edukia kontuan hartu da. Gainera, arau sektorialei dagokienez, kasu honetan aplikatzekoa da, bereziki, ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Talleres de Escoriaza SAU enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 7an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko Orokorra, uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzkoa, ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretu Legegilea, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzkoa eta maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena, irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, berau gauzatzeko araudia onartzen duena, urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta ezar daitekeen gainerako araudia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Irungo (Gipuzkoa) Benta auzoko 35. zk.an duen eta IFK: A-20664785 Talleres de Escoriaza SAU enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea, helbide horretako instalazioetan ferrak eta burdineria fabrikatzeko, ebazpen honen Bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen azala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.

Enpresaren instalazioak Irungo (Gipuzkoa) udalerriko Benta auzoko 35. zk.an daude.

Talleres de Escoriaza SAU enpresak 17.567 m2-ko azalera betetzen du, osorik hormigoiztatua, eta 11.168 m2 eraikita daude. Eraiki gabe dauden eremuetan barruko bideak, aparkalekuak eta sarrerak daude.

Erabiltzen diren lehengaiak honakoak dira: altzairu, letoi edo brontzezko zumitza eta letoizko barrak edo profilak. Hainbat eragiketa jasaten dituzte aipatutako materialek.

Lehengai horiez gain, gai gehigarriak behar dira, hala nola altzairuzko torloju tratatuak, hainbat pieza injektatu eta paketatzeko materiala (kartoia, plastikoa eta egurra).

Erabiltzen diren gehigarriak, bestalde, olioak, batez ere ebaketa-olioa, disko-olioa eta leuntzeko oreak, hautsezko epoxy berniza, tratamendu-bainuetan erabiltzen diren produktuak eta isurketa-uren tratamenduan erabiltzen diren gehigarriak dira.

2005. urtean 39.939.132 unitateko ekoizpena egin zen, nahiz eta ekoizpen-gaitasuna aipatu ekitaldikoa baino % 20 gehiago den.

Prozesuaren deskribapena.

Prentsa estanpazioa.

Kasu honetan, altzairu herdoilgaitzezko zumitzak, altzairu gozoa, letoia edo brontzea dira lehengaiak. Ebaketa-olioa eta taladrina erabili behar dira. Azken hori bandetan aplikatzen da, tantakatze-sistema baten bitartez.

Gainera, gas naturaleko 2 labe daude. Bat suberatze-labea da eta bestea piezak lehortzeko labea.

Mekanizazioa.

Barrak edo profilak hainbat eragiketa jasaten ditu. Horretarako tornuak, mekanizazio-zentroak eta brotxatzeko makinak erabiltzen dira, piezak (kanoiak edo tutuak) lortzeko.

Lortu nahi diren piezen arabera, profilak jasaten dituen mekanizazio-prozesuak aldatu egiten dira. Hala ere, funtsean honako prozesu hauek garatzen dira:

● Mekanizazioa eta/edo torneatzea.

● Koipegabetzea eta leuntzea.

● Ikuztea.

● Pasibatzea.

● Ikuztea.

● Lehortzea beirazko bolen bidez.

Leuntzeko makina / Hautsean bernizatzeko makina.

Piezak lehorrean leundu (leuntze-orea), gelan bernizatu (lehorrean) eta aire beroko labean polimerizatu egiten dira; azken horrek gas naturala erabiltzen du erregai gisa.

Azal tratamenduak.

Bi galbanizazio-lerro daude: batek dunbalak ditu eta besteak bastidoreak. Pieza mekanizatuei nikelezko estaldura elektrolitikoa emateko balio dute.

Dunbalen lerroak 5 koipegabetze-upel, neutralizatzeko upel bat, nikel distiratsuko 2 upel eta 7 garbiketa-upel ireki ditu. Upel guztiek dituzte atmosferara egiten diren isurtzeak hartzeko eta erauzteko sistemak, garbiketa-upelek (giro-tenperaturan egiten dira) eta nikel distiratsukoek izan ezik (irabiatze gabe aplikatzen da, 60 ºC-tik beherako tenperaturan).

Bastidoreen lerroak 3 koipegabetze-upel, neutralizatzeko upel bat, aktibatzeko upel bat, nikelezko 2 upel, desmetalizatze-upel bat eta 16 garbiketa-upel ireki ditu. Upel guztiek dituzte atmosferara egiten diren isurtzeak hartzeko eta erauzteko sistemak, garbiketa-upelek izan ezik; azken horiek giro-tenperaturan egiten dira.

Amaitzeko, pieza nikeleztatuei beroa ematen zaie labe batean lehortzeko.

Bi lerroek dute isurtze-kanal bat, eta ustekabeko jariorik gertatuz gero, jarioa 25.000 l-ko putzu batera bideratzen dute.

Berniz likidoa.

Bernizatze likidoa egiteko, piezak kabina batean sartzen dira, eta bertan aplikatzen zaie berniz likidoa. Kabina horrek ur-errezel bat du eta piezei aplikatzen ez zaien berniza jasotzen du.

Sarraila elektronikoak eta mekanikoak muntatzea.

Sarraila elektronikoak muntatzeko koipea erabiltzen da. Behin sarraila muntatu eta gero, paketatu egiten da.

Honako energia-iturri hauek erabiltzen dira:

● Energia elektrikoa. Makineriarentzat oro har.

● Gas naturala Tratamendu kimiko eta termikoko bainuetarako eta berotzeko eta berokuntza-sistemarako.

● Automobilgintzan erabilitako gasolioa.

Araztegian sortutako urak (prozesuko urak) eta langileen higienerako urak Txingudiko Zerbitzuak enpresaren kolektorera bideratzen dira. Sortutako euri-urak estolderia-saretik husten dira, industria-uretatik eta ur beltzetatik bereizita.

Talleres de Escoriaza SAU enpresak atmosferara industria-isurtzeak egiten dituzten 14 foku ditu, ondoren adierazitako prozesuekin lotuta:

● Estanpazioa: 2 foku, labeei dagozkienak: «Suberatze-labea» eta «Heldulekuak lehortzeko labe elektrikoa».

● Mekanizazioa: «Koipegabetzeko makinari» dagokion foku 1, perkloroetilenoarekin.

● Leuntzeko makina / Hautsean bernizatzeko makina 5 foku. 2 foku leuntzeari dagozkio («Ezkutuak leuntzea 2610C/B» eta Leuntzea eta Bernizatea-2610A»); 2 bernizatzeko kabinari, eta horietako foku bat «Bernizatzeko makinako gas-erauzketarekin» bat dator eta bestea «Bernizatzeko kabinaren» erauzketarekin; foku bat «Bernizatzeko makinaren lehortzearen» gas natural bidezko labeari dagokio.

● Azal-tratamenduak. 4 foku. Foku bat dunbalen lerroetako erauzketarako (Dunbalen tratamendua); foku bat «Bastidoreen lerroko» erauzketarako; foku bat bainuak berotzeko galdararako («Galbanizazio-lerroko galdara»); foku bat nikel distiratsua lehortzeko laberako («Piezak lehortzeko labe elektrikoa»).

● Berniz likidoa. 2 foku Foku bat «Bernizatzeko kabinaren» erauzketarako eta bestea errekuntza-gasen erauzketarako («Bernizatzeko kabinako gas-erauzketa»)

Talleres de Escoriaza SAU enpresak aurkeztutako proiektuak teknika onenen erabilera (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu: ISO 14.001 ziurtapena dute; ur-kontsumoa kontrolatzeko sistema bat dago eta araztegian tratatutako uren zati bat berrerabili egiten da koipegabetzeak garbitzeko; astero azaleko tentsioen kontrola eta doikuntza egiten dute; dunbalen xukatze-denborak automata bidez kontrolatzen dira, ahal den neurrian herrestatzeak ekiditeko; korrontearen kontrako urberritzeak egiten dira etapa anitzetan; aldiro bainuaren osagaien kontzentrazioa kontrolatzen da; isurtze-uren pH-aren monitorizazioa egiten da.

Bigarrena.– Talleres de Escoriaza SAU enpresak Irungo udalerrian ferrak eta burdineria fabrikatzeko jarduera garatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Talleres de Escoriaza SAU enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Ferrak eta burdineria fabrikatzeko instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Talleres Eskoriatza SAU instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. Eranskineko epigrafearen arabera, sustatzaileak fokuen UTM koordenatuen informazioa emango du, bai eta airearen kalitatearena eta atmosferaren babesari buruzkoa ere, eta heldulekuak lehortzeko labe elektrikoaren garaiera eta barruko diametroa adieraziko ditu.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

* Muga hori aplikatuko da poluitzailearen masa-isurtzeak 15 g/h gainditzen badu.

Perkloroetilenoa erabiliz azaleko garbiketa egiteko jarduerari (urteko 1 eta 5 tonako kontsumoarekin), dagokion isurtze barreiatuen muga-balioa (disolbatzaileen sarrera-portzentajea) urteko % 15 izango da.

Muga-balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

Perkloroetilenoari dagokionez, ez ditu isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5 faktorea baino kopuru handiagoan gainditzen ez badu.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziak (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ezi diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Azal-tratamenduak.

Jarduera-taldea: 16. Azal-tratamendua.

Mota-taldea-EJSN: 3-16-2851.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.

a) Mekanizaziotik eta azal-tratamenduetatik datozen industria-urak isurtzea, araztegitik pasa aurretik

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Saneamendu-sistema orokorrera egiten diren industria-uren eta erabilera sanitarioko uren isurtzeek «Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateko Saneamendu Sarera egiten diren isurtzeak arautzen dituen ordenantzan» ezarritako mugak eta baldintzak beteko dituzte, aipatutako organismoak ezar ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin, ondoren zehaztutako muga gehigarrien kasuan izan ezik:

Zn: 2 mg/l.

Ni: 2 mg/l.

Cr (VI): 0,2 mg/l.

Guztizko Cr: 2 mg/l.

Cu: 2 mg/l.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Azal-tratamenduko uren arazketa-instalazioak edo neurri zuzentzaileak bi eremutan bereizten dira:

Instalazioak hondakin-uren eta mota desberdinetako kontzentratuen 20 m3/orduko tratatzeko gaitasuna du.

Lehen eremuan honako zati hauek bereizten dira:

1.– Erreaktiboen tangak. Arazketarako behar diren erreaktiboak lau tangetan banatzen dira.

1.1.– Polipropileno-tanga, 1 m3-ko edukiera duena, azido sulfurikorako.

1.2.– 1m3-ko edukierako tanga sodio hidroxidorako.

1.3.– 1 m3-ko edukierako tanga sodio bisulfitorako.

1.4.– 600 litroko edukierako tanga burdina klorurorako.

2.– Kontzentratuen tangak. Tanga hauetan gordetzen dira makinetatik datozen hondakinak, eta lau mota bereizten dira.

2.1.– 10 m3-ko edukierako tanga kontzentratu alkalinoetarako.

2.2.– 3 m3-ko edukierako tanga kontzentratu azidoetarako.

2.3.– 2,5 m3-ko edukierako tanga mekanizazio-kontzentratuetarako.

2.4.– 1 m3-ko edukierako tanga kontzentratu kromikoetarako.

Tanga horiek isurtzeak jasotzeko putzu batek inguratzen ditu (20 m3–ko edukierakoa), gerta daitezkeen produktu eta hondakinen ihesei aurre egiteko.

3.– Ur azido-alkalinoen kutxeta. 22m3–ko edukierako kutxeta honetan isurtzen dira lerro desberdinetatik iristen diren koipegabetzeen eta desugertzeen garbiketa-urak.

4.– Ur kromikoen kutxeta. 2 m3-ko edukierako kutxeta honetan isurtzen dira pasibatzeetatik datozen garbiketa-urak.

5.– Neutralizazioa: 3 m3-ko edukierako kutxeta bat da. Irabiatzea egiten da eta pH-neurgailua du eta bertan sartzen dira, emari konstantean, ur mota desberdinak eta kontzentratuak, kromoa izan ezik.

6.– Kromoaren murrizketa. 2 m3–ko edukierako kutxeta bat da. Irabiatzea egiten da, pH-neurgailua eta redox-neurgailua ditu eta bertan sartzen dira, emari konstantean, urak eta kontzentratu kromikoak.

Garbiketa-urak kasuan kasu dagokien kutxetetan biltegiratzen dira. Kutxeta horiek gordetzen duten ura maila jakin batera iristean, ponpatu egiten da neutralizazio-fasera, ur azido-alkalinoen kasuan, eta kromoa murrizteko fasera ponpatzen dira eta neutralizazio-fasera ondoren, ur kromikoak badira. Urak neutralizatu egiten dira, sosa kaustikoko edo azido sulfurikoko dosifikazioak eginez. Neutralizazio-fasean, gainera, burdina kloruroa gehitzen da, koagulazioa errazteko. Murrizketan, kromo hexabalentea tribalentera murrizten da, sodio bisulfitoko eta azido sulfurikoko dosifikazioak eginez.

Ur neutralizatuak eta murriztuak kutxeta batean biltegiratzen dira, ondorengo eremura bidaltzeko.

Bigarren eremuan honako zati hauek bereizten dira:

1.– Malutatzaileen tanga. 1 m3–ko edukierako tanga bat da.

2.– Malutatzea: 2 m3-ko edukierako kutxeta bat da eta irabiatze geldoa egiten da.

3.– Dekantagailua. Kono-formako 10 m3-ko edukierako tanga bat da eta solidoak atxikitzeko orriak ditu.

4.– Lodigailua: 22 m3–ko edukierako tanga zilindriko bat da.

5.– Tratatu diren uren tanga: 4 m3–ko edukierako tanga bat da.

6.– Prentsa-iragazkia.

Neutralizaziotik datorren ura malutapenera bidaltzen da emari konstantean. Une honetan malutatzailea gehitzen zaio eta irabiatu egiten da geldoki, malutak osatuz. Ondoren, dekantagailuaren beheko zatira pasatzen dira malutak, grabitate bidez, eta ur garbia ur tratatuen tangara bidaltzen da, gainezkatze bidez.

Dekantagailuaren beheko zatiko lohiak lodigailura ponpatzen dira aldiro. Lodigailutik prentsa-iragazkira pasatzen dira, bertan trinkotu eta kudeatzaileak eramateko.

Ur tratatua pH-neurgailu batetik igarotzen da azken isurtzea egin aurretik. Elektrobalbula batera konektatuta dago aipatu pH-neurgailua, eta ur tratatua aurretik ezarritako mugen barruan badago, igarotzen utziko du. Aipatutako mugetatik kanpo badago, ur tratatua ur azido-alkalinoen kutxetara itzuliko da eta zikloa berriro hasi.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Talleres de Escoriaza SAU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Kontrol-kutxeta independente bat edukiko da industriako hondakin-urarentzat. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko da, hala dagokionean.

Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

Hondakin-uren saneamendu-kolektore orokorrera zuzentzen diren euri-urak badaude, bereizi egingo dira, ubidean husteko.

B.1.3.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, eta hala badagokio, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako artezpideak.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Irungo Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • 1. prozesua: «Mekanizazioa».
  • 1. hondakina: «Olio mekanizatu erabilia».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A240//B3140.
  • - EHZ: 120107.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 3,5 tona.

Mekanizazio-prozesuko mekanizazio-eragiketetan sortzen da. Mekanizazio-olio erabilia da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 2. prozesua: «Bernizatzea».
  • 1. hondakina: «Leuntzeko makinako hautsa».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q10//D15/R4//S25//C6//H6/14//A240//B3144.
  • - EHZ: 120120.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 7,4 tona.

Piezak diskoekin leuntzeko eragiketetan sortzen da; disko erabiliak eta leuntze-hautsa kobreduna dira, lurretik eta ekipoetatik eta xurgatze-sistematik jasotakoak.

Hondakinarentzat berariaz identifikatutako kaxan jasotzen dira sortzen diren puntuetan.

  • 2. hondakina: «Berniz-xehekiak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/2/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//S12//C51//H4//A240//B3144.
  • - EHZ: 080111.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,3 tona.

Bernizatzeko instalazioko hautsezko bernizaren soberakin eta hondar gisa sortzen da; epoxi erretxinak ditu.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 3. prozesua: «Berniz likidoa».
  • 1. hondakina: «Pintura-kabinako urak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/3/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R12//L12//C41/43//H5//A240//B3144.
  • - EHZ: 080119.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,8 tona.

Pintura-kabinan sortzen da. 5 hilero Berniza, pinturak eta disolbatzaileak dituen ura da.

Bidoi identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.

  • 4. prozesua: «Disolbatzailea berreskuratzea».
  • 1. hondakina: «Olioa duen perkloroetilenoa».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/4/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D15/R13//L5//C40//H6//A240//B10003.
  • - EHZ: 140602.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,9 tona.

Disolbatzailea destilazio bidez berreskuratzean sortzen da; perkloroetilenoa duen olioa da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 5. prozesua: «Hondakin uren tratamendua».
  • 1. hondakina: «Prentsa-iragazkiaren lohiak.
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/5/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//D9/R4//S27//C5/7/24//H5//A240//B0006.
  • - EHZ: 190205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 27 tona.

Mekanizazio-prozesutik, azal-tratamenduetatik, hondakin-uren tratamendu-prozesuko bereizgailutik eta zolatak garbitzetik datozen uren arazketa-instalazioan sortzen da. Nikela, Zinka eta metalezko hidroxidoak dituzten lohiak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da; betetzen denean kudeatzaile baimenduari ematen zaio.

  • 6. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Berun-azidozko bateriak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A240//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,9 tona.

Orga jasotzaile autoeragileen bateriak birjartzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan; beruna eta soluzio azidoa duten bateria erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatu den zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

  • 2. hondakina: «Botoi-pilak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C10/16/22//H6/14//A240//B0019.
  • - EHZ: 160603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: Kilogramo 1.

Pila agortuak biltzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan; merkurioa duten pila erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

  • 3. hondakina: «Metal astunak dituzten pilak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C11/16//H6/14//A240//B019.
  • - EHZ: 200133.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 4 kilogramo.

Mugikor, ordenagailu, automata, CNC, eta abarren pila agortuak birjartzean sortzen da, eta eraginkorragoa denez, elkartuta biltzen dira; merkurioa, kadmioa eta bestelako oxido metalikoak dituzten pilak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako kartoizko kaxa baten barruan dagoen plastikozko poltsan jasotzen dira eta hondakinarentzat berariaz prestatutako eremuan utzi.

  • 4. hondakina: «Hodi fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A240//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 40 kilogramo.

Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan; merkurioa duten lanpara erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, horretarako berariazko eremuan.

  • 5. hondakina: «Ekipo elektronikoak eta/edo ofimatikoak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/11/18//H6/14//A240//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: (hondakin puntuala).

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzean sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.

Hondakin-biltegian hondakin horrentzako identifikatutako eremuan biltzen da.

  • 6. hondakina: «Koipeak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//P8//C51//H5/6//A240//B0019.
  • - EHZ: 120112.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,3 tona.

Makinak eta makina-putzuak garbitzeko eragiketetan sortzen da, batez ere mekanizazio-prozesuko heldulekuen instalazioan; enbutizio-olio erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 7. hondakina: «Detergentea duten ur zikinak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//L9//C51//H5//A240//B0019.
  • - EHZ: 120301.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1,8 tona.

Hondakin-uren tratamenduko mekanizazio-sekzioan, nagusiki, eta bereizgailuan (zentrifugadorea) zoruak urez eta detergentez eskuz zein makinaz garbitzeko eragiketetan sortzen da. Ur horien ezaugarriak edo edukiera dela eta, ezin izan dira araztegian tratatu; urak eta detergenteak eta substantzia oliotsuek osatutako nahasketa bat da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta hondakin-biltegian biltegiratzen da.

  • 8. hondakina: «Hondakin biosanitarioak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D10/13//S1//C35//H9//A240//B0019.
  • - EHZ: 180103.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 4 kilogramo.

Zerbitzu Medikoaren azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak dira.

Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimenduari.

  • 9. hondakina: «Artezteko makinako olioa».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q10//R13//L8/27//C51//H5/6//A240//B0019.
  • - EHZ: 120109.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.

Zerbitzu Orokorren prozesuko Lantegi Mekanikoaren azpiprozesuko trokelak artezteko eragiketetan sortzen da. Artezketa-olio erabilia da eta gai urragarrien hondarrak eta metalezko partikulak ditu.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 10. hondakina: «Upelen garbiketako ur alkalinoak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/6/10.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//L9//C24//H5//A240//B0019.
  • - EHZ: 110113.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5,8 tona.

Urtean behin edo bi urtean behin sortzen da, arazketa-instalazioko tangen garbiketaren ondorioz.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 7. prozesua: «Hondakinak elkartzea».
  • 1. hondakina: «Substantzia arriskutsuekin bustitako trapuak eta xurgatzaileak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/7/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C41/51//H5//A240//B9711.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2,8 tona.

Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan kodetzen dira; olioz eta disolbatzailez bustitako trapuak eta gai xurgatzaileak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Plastikozko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/7/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C5/7/23//H5//A240//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,4 tona.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuak dituzten edo horiez kutsatuta dauden plastikozko ontziak dira; oro har, azal-tratamenduen prozesuan substantziak eta gehigarriak eduki dituzte.

Hondakinarentzat identifikatutako palet erretraktilatuan jasotzen da hondakinen biltegian identifikatutako eremuan.

  • 3. hondakina: «Aerosolak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/7/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41/51//H3a/5//A240//B9711.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 25 unitate.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten edo horiez kutsatuta dauden aerosolak dira. Orokorrean, lubrifikatzaileak, pintura, zink argia, aire-freskagarriak, eta abar eduki dituzte.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, edukiontzi batera aldatzen da hondakin-biltegian.

  • 4. hondakina: «Metalezko ontzi huts kutsatuak».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/7/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A240//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.200 kilogramo.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten metalezko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean olioak eduki dituzte.

Hondakinarentzat identifikatutako palet erretraktilatuan jasotzen da hondakinen biltegian adierazitako eremuan.

  • 8. prozesua: «Pasibatze uren autokudeaketa eta koipegabetzea».
  • Hondakina: «Pasibatze-hondakina eta koipegabetzea».
  • - Identifikazioa: A20664785/2000014232/8/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15/R13//L9//C24//H5//A240//B0006.
  • - EHZ: 190810.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,6 tona.

Mekanizazio-prozesuko koipegabetzetik eta pasibatzetik datozen uren bereizgailuaren (zentrifugadorea) instalazioan sortzen da. Batez ere koipegabetzearen bainu agortuak eta pasibatze-urberritzeak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Biltzeko sistema horiek bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan. Euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Talleres de Escoriaza SAU enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

j) Talleres de Escoriaza SAU enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

k) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Talleres de Escoriaza SAU enpresak.

l) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

m) Talleres de Escoriaza SAU enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

n) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Talleres de Escoriaza SAU enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

o) Talleres de Escoriaza SAU enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

p) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio. Hondakin autokudeatuen kasuan, gutxienez honako datu hauek adieraziko dira erregistroan:

a.– Kudeatutako hondakinen kopuruak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

b.– Hondakinen aldizkakotasuna eta dosifikazio-maila.

c.– Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.

d.– Tratamenduaren ondorioz sortutako hondakinen kopurua, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

e.– Horiei emandako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datuak eta datak.

q) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Talleres de Escoriaza SAU enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

r) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), o) eta p) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Talleres de Escoriaza SAU enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «nahasketak» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkideagoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Talleres de Escoriaza SAU enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aurreko d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzoruaren kalitatea babesteko neurri orokorrak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan ezarritako agindua eta gomendioak betez, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Talleres de Escoriaza SAU enpresak aipatutako txostenean definitutako kudeaketa-neurriak, antolamendu-neurriak eta defentsa-neurriak ezarriko ditu prentsa-eremuan, mekanizazio-eremuan eta prozesuen ingeniaritza-lantegian.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen fatxadetan entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 55 dB (A) baino handiagoa izan, Leq balio jarraituan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leihoak irekita, ezta 58 dB (A) baino handiagoa ere, gehienezko balioetan; eta inguruko bulegoetako fatxadetan 60 dB(A) eta 65 dB(A), hurrenez hurren.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen fatxadetan entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 45 dB (A) baino handiagoa izan, Leq balio jarraituan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leihoak irekita, ezta 48 dB (A) baino handiagoa ere, gehienezko balioetan; eta inguruko bulegoetako fatxadetan 55 dB(A) eta 60 dB(A), hurrenez hurren.

c) Neurketak egiteko Irungo Udalaren zarata eta bibrazioei buruzko Udal Ordenantzaren II. eranskineko 4.1.2. atalean adierazitakoa hartuko da kontuan.

d) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

e) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

a) Talleres de Escoriaza SAU enpresak isurtzeen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeko kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Talleres de Escoriaza SAU enpresak jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabilerak eragindako konposatu organiko hegazkorren isurtzeak mugatzeko baldintzei buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak ezarritakoa bete behar du. Xede horretarako, Ingurumen Sailburuordetzak eskatzen duen informazioa aurkeztu beharko da.

b) Urtero, masen balantzea aurkeztu beharko da, zenbait jardueratan disolbatzaile organikoak erabiltzerakoan sortzen diren konposatu organiko hegazkorrak isurtzea saihesteari buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak ezarritakoa jarraituz. Balantze horrek, erabilitako perkloroetileno kopuruaren arabera, KOH-en guztizko isurtzeko muga-balioa betetzen dela justifikatu beharko du.

C.1.1.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotua erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Nahitaezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

b) Kolektorera isuritako uren kontrola ondoren adierazitako puntu, parametro eta maiztasunaren arabera egingo da:

(Ikus .PDF)

c) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

e) Isurketak baimeneko baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako Ordezkaritza).

C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (26.630 epigrafea «Ferrak eta burdineria fabrikatzea»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Talleres de Escoriaza SAU enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak; atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak ere gehitu behar dira.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

d) Prentsa-iragazkiko lohiak, produktu kimiko likidoak, olioak, gehigarriak, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

g) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da edo bestela kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

h) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, tanga iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.

i) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

j) Lohien tratamenduko instalazioetan xukatutako ura arazketa-instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, bertan tratatzeko.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

l) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.

Berme-neurri gisa, pH eta erredox-aren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazte-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.

Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.

Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.

Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, zein antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.

Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

Enpresa espezializatu batek egindako araztegiaren mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da nahitaez, eta bertan, hauek finkatuko dira: ekipo elektromekanikoen mantentze lanak, arbastuen garbiketak, gehiegizko solido, lohi etab.en purgatzeak, erreaktore biologikoko lohien kontzentrazioaren aldizkako jarraipena barne, horiek behar bezala purgatu eta erretiratzeko.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

m) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, kolektorera ustekabeko isurketak, biltegiak eta/edo edukiontziak haustea), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

n) Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS DEIAK eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

● Aurreikusitako neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

o) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Talleres de Escoriaza SAU enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duena apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian aurreikusitako erregistratu eta ebaluatzeko prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1 g) eta B.1.3.2 g) (hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiriak); B.1.3.1 h) eta B.1.3.2 f) (Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzorua babesteko baldintzak); C.1 (Atmosferara egiten diren isurtzeen kontrola); C.1.1 (Atmosferara egiten diren isurtzeen erregistro-eredua); C.2 a) (Kontrol-sistemak); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-eragiketen isurtze eta hondakinen zenbatespena); D.3 a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3 f) (Larrialdietan erabiltzeko materialen zerrenda); D.3 l) (araztegiaren mantentzerako protokoloa edo eskuliburua, enpresa espezializatu batek egina); D.3 o) (Suteen kontrako ziurtapenak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Talleres de Escoriaza SAU enpresak ebazpen honen xede den ferrak eta burdineria fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Talleres de Escoriaza SAU enpresaren nortasun juridikoa bukatzen bada, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Talleres de Escoriaza SAU enpresari Irungo Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala