Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4321

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez behin betiko baja ematen baitzaio Zuriñe establezimenduari EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan.

Egoera erreala egiaztatzearren, 2013ko ekainaren 20an, Lurralde Ordezkaritzari atxikitako turismo-ikuskatzaile bat Gasteizko Florida kaleko 24an izan zen, 2. eskuin An eta 2. eskuin Bn, eta egiaztatu egin ahal izan zuen Zuriñe izeneko establezimendua dagoeneko ez dela turismo-establezimendua.

Itxiera komunikatu ezean, Turismo Administrazioak ofizioz izapidetuko du EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja ematea.

EAEko Enpresa eta Turismo Enpresen Erregistroaren Antolamendua eta Funtzionamendua arautzen dituen irailaren 2ko 199/2003 Dekretuko 11. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, eta, halaber, oro har edo berezi aplikatu behar diren arauak –euren eskumenen barruan beste erakunde batzuei doazkien jarduketak errespetaturik– honako hau:

EBAZTEN DU:

EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja ematen zaio Zuriñe establezimenduari, 2013ko ekainaren 21ean.

Jakinarazi bekio ebazpen hau interesdunari, honako hau ohartarazita: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 21a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala