Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4319

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «411/2013 Dekretua, irailaren 10ekoa, Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia izendatzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia izendatzen duen irailaren 10eko 411/2013 Dekretuan. Dekretu hori 2013ko irailaren 13ko EHAAn argitaratu zen, 175. zenbakian. Bada, dena delako hutsak zuzendu egiten dira jarraian:

Sarreran, honela dio:

«Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26.artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera,...»

Baina honela esan behar du:

«Finantzen Euskal Institutuaren estatutuak onartzen dituen abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera,...»


Azterketa dokumentala