Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2013ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4146

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, ondoren zerrendatzen den espedienteari buruzkoa.

María Ubarrechena Cid andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendariak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen den eskatzaileari agiriak aurkezteko errekerimendua berariaz jakinaraztea. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:

– Zinpeko aitorpena, non jasoko baita 2008ko eta 2009ko lehen seihilekoetan hiru hornitzailerik nagusienei egindako erosketak, eta non justifikatuko baita hornitzaileei erosketa gutxiago egitearen ondorioz izandako fakturazio-murrizketa (gutxienez % 35).

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren (EAEko langile autonomoentzako aparteko diru-laguntzak arautzen ditu) babesean eskatutako diru laguntzaren esleipena zehazte aldera, 10 egun ematen zaizko eskatzaileari agiri horiek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkez ditzan, bai berak eskuan edo, ostera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduetan. Jakinarazen zaio interesdunari ezen, horrela ez badu egiten, eskabideari uko egiten dela ulertuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

MARÍA UBARRECHENA CID.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala