Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, ebasketa-falta bategatik bideratutako 55/2011 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizialak,
Fede ematen dut:
55/2011 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Santos Puga Gomez jaunak epaia eman zuen, 2011ko abenduaren 30ean.
Paola Elizabeth Dueñas Macias andrea non dagoen ez dakigunez, epaia jakinarazten zaio ediktu honen bidez. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko uztailaren lauan.
IDAZKARI JUDIZIALA.