Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2013ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4134

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez agindu hau aldatzen baita: Batxilergoari, Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloei eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programei begira, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzea eta berritzea, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehaztea ebazten duen Agindua.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Aginduak deia egin zuen 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehazteko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 29ko Aginduaren bidez, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzea eta berritzea, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehaztea ebatzi zen, Batxilergoari, Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloei eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programei begira.

Bilboko CPES Cruz Roja BHIP eta Donostiako CPES Cebanc BHIP ikastetxeen plangintzaren aldaketaren proposamena Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik jaso ondoren eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105 artikuluari jarraikiz, zuzendu egingo da agindu honen bidez.

Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 29ko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzea eta berritzea, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehaztea ebatzi zen, Batxilergoari, Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza zikloei eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programei begira.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 31.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala