Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2013ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3891

EDIKTUA, jabetza horizontalaren gainean bideratutako 444/13 prozedura monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 444/13 prozedura monitorioa, jabetza horizontala.

Demandatzailea: Gernikako Arbola kaleko 13. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Itziar Gomendiourrutia Tejero.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Aisnor 2001 Aislamientos del Norte, S.L.

Gaia: prozedura monitorioa, jabetza horizontala.

Aipatu judizioan, dekretua eman da 2013ko uztailaren 11n; hona hemen xedapen-zatia:

1.– Amaitutzat deklaratzen da Gernikako Arbola kaleko 13. zenbakiko Jabekideen Erkidegoak sustatutako prozedura monitorioa, Aisnor 2001 Aislamientos del Norte, S.L.ren aurkakoa. Kuotengatik erkidegoari zor dion 2.406,64 euroko diru-zenbatekoa erreklamatzen zaio demandatuari.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Helaraz bekio Gernikako Arbola kaleko 13. zenbakiko Jabekideen Erkidegoari, hala behar bada betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

4.– Jakinaraz bekio ebazpena zordunari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktua argitaratuz, betiere PZLb-aren 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aisnor 2001 Aislamientos del Norte S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana