Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2013ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3882

ERABAKIA, 2013ko uztailaren 18koa, Gobernu Kontseiluarena, UPV/EHUren Graduko Batzordearen arautegiko 1.3 artikulua aldatzeko dena.

AURREKARIAK

Gobernu kontseiluaren 2012ko irailaren 27ko bileran, onartu zen UPV/EHUren Graduko Batzordearen arautegia (2012ko urriaren 29ko EHAA), bertako 1.3 artikuluak estatutu batzorde horren osaera arautzerakoan dioelarik: «Idazkari teknikoa Gestio Akademikorako Zerbitzuko burua izango da, eta ahotsa izango du, baina ez botorik. Kargua utzi, gaixotu edo kanpoan balego, Akademi Gestioko Zerbitzuko teknikari legelariak beteko du haren lekua».

Idazkari teknikoaren irudiak, kide anitzeko organoaren bilerak antolatu eta gestionatzeaz harago, batzordeko kideei aholkuak ematea du helburu nagusi, hala eskatuko balitzaio. Graduko Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearen egitura antolakuntza ikusita, iritzi da idazkaritza tekniko hori osoago eta hobeki garatu ahal dela baldin eta graduko ikasketen zerbitzuburuak egiten badu.

Honako aldaketa hau Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordeak diktaminatu du (jada dei egindakoa eta biltzeke denak).

Horregatik guztiagatik, idazkari nagusiak proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Aldatzea UPV/EHUren Graduko Batzordearen arautegiko 1.3 artikuluaren idazketa, honako era honetara jarriz:

«Idazkari teknikoa Graduko Ikasketen Zerbitzuko burua izango da, eta ahotsa izango du, baina ez botorik. Kargua utzi, gaixotu edo kanpoan balego, Graduko Ikasketen Zerbitzuko teknikari legelariak beteko du haren lekua».

Bigarrena.– Agindua ematea aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, bertan argitaratu eta biharamunean indarrean sartuko delarik.

Leioa, 2013ko uztailaren 18a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana