Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2013ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3435

IRAGARKIA, Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbide Zaintza arloko PF/626/2012/MB zehapen-espedientean Alexander Arriaran Larrañaga jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak Ebazpena eman zuen 2013ko apirilaren 15ean, Alexander Arriaran Larrañaga jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoaren zati bat onartzen zuena.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskura izango du interesdunak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala