Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2013ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3429

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantzetako Sailburuarena, Euskal Erkidego Autonomoko Administraziorako posta bidezko komunikaziorako zerbitzu kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2013/017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: posta bidezko komunikazioak.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: bai, bi lote.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 14.628.670,45 euro, BEZik gabe (17.700.691,25 euro, BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua). M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena:

R taldea, 9. azpitaldea, D kategoria.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: klausula administratibo berezien pleguaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abuztuaren 20ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraiki.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Eskaintza Ekonomikoa: 55 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Eskaintza Teknikoa: 45 puntu (Klausula administratibo berezien karatulan egiten den azpi-zatiketaren arabera).

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea:

Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). Vitoria-Gasteiz.

Data: 2013ko irailaren 2ko 13:00etan.

b) Irekitze ekonomikoa:

Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz.

Data: 2013ko irailaren 10eko 12:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (447,99 euro).

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2013ko uztailaren 10a.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 10a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala