Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3364

IRAGARKIA, «Bizkaian eta Gipuzkoan Familia Bitartekaritzarako Zerbitzua ematea» xede duen kontratua esleitzeko dena (Espedientea: E-001/DEPS2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-001/DEPS2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko epea: 2013ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2013ko ekainaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 105. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: berrehun eta hogeita hemeretzi mila eta ehun (239.100) euro. Kopuru horri berrogeita hamar mila berrehun eta hamaika (50.211) euro erantsi behar zaizkio, BEZarenak. Guztira, BEZa barne: berrehun eta laurogeita bederatzi mila hirurehun eta hamaika (289.311) euro.

5.– Esleipena.

a) Data: 2013ko uztailaren 1a.

b) Kontratista: Bateratu, Asociación Vasca para el Desarrollo de la Mediación y Apoyo a la Familia.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hogeita hemeretzi mila (239.000) euro, BEZik gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala