Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3362

EDIKTUA, 1650/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa. Prozedura arrunt horrek zuzendu egiten du prozedura horretan bertan emandako 116/2013 epaian zegoen akats material nabarmena.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1650/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Nuria Zubia Altuna.

Abokatua: Javier Martínez González.

Prokuradorea: Sanchez.

Demandatua: Luis Javier Pereda Egurrola.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

2013ko ekainaren 10ean, 116/2013 epaia zuzentzeko autoa eman da. Honela diote xedapenek:

XEDAPENAK

Erabakia: 116/2013 epaian dagoen akats material nabarmena zuzentzea, bigarren zuzenbide-oinarriko bigarren higiezina dela-eta: «Piedrahita 2, F» agertzen den lekuan, «Piedrahita 28, 2. F» agertu behar da.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Baina horrek ez du esan nahi aipatutako epaiaren aurka errekurtsorik aurkez ezin daitekeenik (PZLko 448.2 artikulua). Epai hori epai honen osagarria da, eta horri lotuta geratu behar du, beharrezko ondorioetarako.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Luis Javier Pereda Egurrola demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala