Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3352

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 16koa, Industria eta Energiako sailburuordearena, ATECYR erakundea Instalazio Termikoen Ikuskatzailearen espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena.

Espediente-zk./Gaia: SEG/0017/2013

AURREKARIAK

Bat.– 2013ko otsailaren 8an Bizkaian, otsailaren 19an Gipuzkoan eta martxoaren 14an Araban, bakoitzari dagokion Lurralde Ordezkaritzan, Instalazio Termikoen Ikuskatzaile espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi izateko onespen eskabidea aurkeztu zuen ATECYR erakundearen ordezkaritzak.

Bi.– Eskabide horrekin batera, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

– Erakundea identifikatzeko datuak; erakunde horren egoitza helbide honetan dago: Mazarredo Zumardia 69-2, 48009 Bilbo.

– Prestakuntzaren eta trebakuntzaren alorrean esperientzia profesionala azaltzeko agiriak, baita garatutako zerbitzuei buruzko datuak ere.

– Dagozkion prestakuntza-ekintzak irakatsi ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarrien deskribapena.

– Instalazio Termikoen Ikuskatzaile txartela lortzeko ikastaroa osatzen duten moduluen programa xehatua, gaiak eta iraupena aipatuz.

– Bizkaiko eta Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialek eta Arabako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak, hurrenez hurren, emandako ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek egiaztatzen dute ATECYR erakundeari lokalak lagatzen zaizkiola prestakuntza-ikastaroak emateko Lurralde Historiko bakoitzean.

Hiru.– Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Lurralde Bulegoetako zerbitzu teknikoek ikuskatze-bisitaldiak gauzatu zituzten eskatzailearen instalazioetan, eta lehen aipatu 63/2006 Dekretuak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituztela baieztatu ahal izan zen. Honako toki hauetan daude instalazioak:

– Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialean. Mazarredo kalea 69-4, 48009 Bilbo.

– Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialean. Zubieta kalea 38, 20018 Donostia.

– Arabako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialean. Gerardo Armesto kalea 2, 01008 Gasteiz.

Lau.– 2013ko otsailaren 21ean, Bizkaiko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Ordezkaritzak ATECYR erakundeak Erakunde Aintzatetsi gisa baimentzeko eskaera onestearen aldeko txostena eman zuen.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Industria eta Energia Sailburuordetza da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren xedapen iragankorraren arabera –20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoan eta jardun-arloan finkatzen dituena– eta irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat etorriz –514/2009 Dekretua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena–.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau. Instalazio Termikoen Ikuskatzailearen espezialitatea Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez eman da –Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EIT) garatzen duena–. Agindu horren lehenengo azken xedapenean Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduan –63/2006 Dekretua garatzen duena– dagoeneko bilduta zeudenei eransten zaio espezialitate hori.

Hiru.– Halaber, ATECYR erankundeak Lurralde Historiko bakoitzean dituen instalazioek 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluaren 1. puntuaren c) idatzi-zatian gisa jasotzen diren gutxienekoak betetzen dituzte.

Lau.– Halaber, garatu beharreko ikastaroei buruzko nahiko argitasun eman da, eta zehaztu egin dira gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak.

Bost.– Justifikatu egin dira, halaber, erakundeak hainbat espezialitatetan ikastaroak emateko dituen giza baliabideak, berriztatu zein baimendu beharreko espezialitateetan.

Sei.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakori jarraituz izapidetu da prozedura, eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bat.– ATECYR erakundea ondorengo espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortzea:

– Instalazio Termikoen Ikuskatzaile izateko norbanako prestakuntza txartela.

Bi.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hiru.– Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsien Erregistro Berezian R.E.F.P.A. A-0107 erregistro-zenbakiarekin inskriba dadila xedatzea.

Lau.– Erakunde horri baimena eman zaio dagozkion ikastaroak emateko egiaztatutako instalazioetan. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Ordezkaritzan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.

Bost.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko betebeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

Aitortutako erakundeek galdu egingo dute Aitortutako Erakundeen kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte adierazitako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, jakinarazpena jaso eta biharamunean hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 16a.

Industria eta Energiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala