Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AGINTZARI, S. COOP. DE INICIATIVA SOCIAL
3344

IRAGARKIA, Agintzari, S. Coop. de Iniciativa Social (kooperatiba xurgatzailea) eta Adaka, S. Coop. (kooperatiba xurgatua) kooperatiben bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan eta hurrengoetan, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:

Agintzari, S. Coop. de Iniciativa Social, S. Coop. (kooperatiba xurgatzailea) eta Adaka, S. Coop. (kooperatiba xurgatua) kooperatiben Ezohiko Batzar Nagusiak 2013ko ekainaren 27an egin ziren, Bilboko Lehendakari Agirre kaleko 11. zenbakian (2, 1. depart.), behar bezala osatuta egin ere. Bada, batzar horietan, aho batez onartu zen bi kooperatibak bat egiteko erabakia. Agintzari, S. Coop. kooperatibak Adaka, S. Coop. kooperatiba xurgatuko du, eta azken hori desegin egingo denez, sozietate onuradunari pasako zaio haren ondare guztia, batera, eta bazkideak ere hari atxikiko zaizkio, bat-egitearen proiektuan ezarritako baldintzen arabera, zeina Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailutu eta hark ontzat eman baitzuen, lege eta estatutu mailako baldintzak betetzen zituelako.

Halaber, jakinarazten da bat egiten duten entitateetako bazkideek kooperatibatik ateratzeko eskubidea dutela, eta hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 80. eta 81. artikuluetan ezarritako moduan.

Bilbao, 2013ko ekainaren 28a.

KONTSEILU ERREKTOREETAKO LEHENDAKARIAK.


Azterketa dokumentala