Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3342

IRAGARKIA, Izena 1.abizena 2.abizena jaunari Kontsumobideko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 30eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, zehapen-espedientea ireki zitzaion Izena 1.abizena 2.abizenari.

Espedientearen erreferentzia: 48A001-10-2013.

Izena 1.abizena 2.abizenari ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez (Arkotxa 85, 1.a, Zaratamo, Bizkaia), honako iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela bete beharko duela jakinarazten zaio:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den epe hori baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta biharamunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. idatzi-zatietan dioenaren arabera.

Ordainketa egiterakoan, izena (Izena 1.abizena 2.abizena) eta espediente-zenbakia (48A001-10-2013), adieraziko dira, baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere; eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu-zenbaki honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Hori guztia jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, hain zuzen ere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 1a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritzaren ordez.
(2013ko ekainaren 14ko Agindua, Osasuneko sailburuarena).

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala