Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3341

IRAGARKIA, 04545 zenbaki profesionala duen ertzainari 405X13ED012 zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

405X13ED012 zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena jakinarazterik lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan. Zehapen-prozedura horri dagokion dokumentazio guztia Zehapen Unitatean eskura daiteke (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko 170//1994 Dekretuaren 54.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamar eguneko epea dauka interesdunak, bere defentsarako komenigarritzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

Ohartarazten zaio, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44.2 artikuluaren arabera bideratu zaion 405X13ED012 zehapen-espedientea ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea geldirik dagoela 2013ko uztailaren 12az geroztik.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan –banakako jakinarazpen modura baliagarria izango baitzaio–.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 15a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala