Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3334

EDIKTUA, 2013ko uztailaren 1ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Yarnoz & Vega BB Investment Group, S.L. enpresari 13.0094.20.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, José Javier Losantos Omar jaunak, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: amaitu egin da 13.0057.48.02.01.02 espedientea, Yarnoz & Vega BB Investment Group, S.L. enpresari irekitakoa, I482009000001705 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta. Eta ebazpen hau eman da: aipatutako arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiesten da, eta aipatutako enpresari ehun eta bi mila laurehun eta berrogeita hamar (102.450) euroko zehapena ezartzen zaio, hain zuzen ere Lan Arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12. artikuluaren 16.b), 15.b), 18 10 eta 1.b) idatzi-zatien aurkako bost arau-hauste larria egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen lege horren testu bategina).

Yarnoz & Vega BB Investment Group, S.L. enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Vizcaya kalea 11, 28230 Las Rozas, Madril). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari eta beraren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena aurkaratu zein ez, enpresak zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Honako hauek dira ordainketa egiteko behar diren datuak:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

– Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4809012900473.

– Identifikazioa: 150813.

– Zenbatekoa 102.450 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 1a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala