Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3331

IRAGARKIA, Juana Aguirreamalloa Calzacorta andreari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko ekainaren 11ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, bidegabe ordaindutako dirua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko beharra adierazten da; izan ere, 2011 kanpainako «ordainketa bakarraren» jardunbidean ordainketa bananduaren kontzeptupean laguntza ordaindu zaio.

Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Jakinarazitako egintzaren eduki guztia ezagutu eta ezagutza horren berri jasota uzteko, Juana Aguirreamalloa Calzacorta andreak hamabost egun izango ditu iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan ager dadin (Donostia kalea 1. O eraikina, 4. solairua; 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 2a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala