Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3329

IRAGARKIA, Amarako trenbide-multzoan plaka gaineko trenbidearen lauza egokitzeko obraren lizitazioa argitaratzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Amarako trenbide-multzoan plaka gaineko trenbidearen lauza egokitzea.

c) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko/entregatzeko epea: hilabete bat.

e) Luzapenak: ez.

f) Loteak: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, zenbait balioespen-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogei mila (120.000) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak. berariazko preskripzio teknikoen pleguko karatulan ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Orokorra.

b) Kalea: San Vicente kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina 1, 48001 Bilbo.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/es/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/es_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko abuztuaren 20a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak. baldintza zehatzen pleguan eta lizitazioaren gainerako dokumentazioan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abuztuaren 27a, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, San Vicente kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina 1, 48001 Bilbo.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: bai.

9.– Bestelako argibideak.

Baldintza zehatzen pleguan eta baldintza tekniko zehatzen pleguan zehaztutakoak.

10.– Iragarki-gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbo, 2013ko uztailaren 5a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala