Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HAURRESKOLAK
3326

06/07-2013 ERABAKIA, 2013ko uztailaren 4koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu-zerrendak onartzen dituena.

Zuzendaritza Batzordearen 2013ko uztailaren 4ko Erabakiarekin, Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu zerrenda finkatzeko prozesua garatzen da, egungo dotazioei egokitua.

Lanpostuen zerrendak entitateko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira eta momentuko egoerari egokitzeko behar diren aldaketak gauzatu behar dira.

Onartutako lanpostu-zerrendetan, lan-harremanen mendeko langile hezitzaileak ere ageri dira, Haurreskolak Partzuergoaren Estatutuetan eta Hitzarmen Kolektiboan egindako sailkapenaren arabera.

Erabaki horretan, berariaz jasotzen da lanpostu bakoitzaren izendapen zehatza; dotazio-kopurua; zer ikastetxeri dagoen atxikita; dedikazio-erregimena; zein talde, kidego edo eskalari, edo lan-kategoriari dagoen atxikita; eta zer betekizun eskatzen diren lanpostu horretan aritzeko, dagokion hizkuntza-eskakizuna barne.

Partzuergoaren Estatutuen 18. artikuluak Zuzendaritza Batzordeari ematen dizkion ahalmenei jarraiki. Zuzendaritza Batzordeak honako hau

XEDATZEN DU:

Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu-zerrendaren aldaketak onartzea eta ondorioz, langile hezitzaileen behin betiko lanpostu-zerrenda onartzea. Erabaki honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.– Eranskinean ageri diren lanpostu guztietarako, titulazio akademiko hauek eskatzen dira: Irakasle-titulua, Haur Hezkuntzako espezializazioa edo baliokide diren titulazioak irailak 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera; Haur Hezkuntzako goi-teknikariaren titulua; haurtzaindegietako teknikari espezialistaren titulua edo baliokide diren titulazioak apirilarem 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren arabera eta araudi espezifikoaren arabera.

Era berean, ezinbestekoa da Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo baliokidea edukitzea, urriaren 6ko 263/1998 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– Zerrendatutako lanpostuak hezitzaile kategoriari dagozkio, eta eranskinean zehaztutako Haurreskolak Partzuergoko lanpostu-zerrendetan ageri diren ikastetxeei atxikita daude, ondorio guztietarako.

Laugarrena.– Eranskineko lanpostu-zerrendako lanpostuen dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaio onartutako zerrendetako akatsak zuzentzeko, halakorik egonez gero.

Bigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Eibar, 2013ko uztailaren 4a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

MAITE LARRAÑAGA ORBEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala