Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3324

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez zuzentzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, argitaratzen da gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpenean, gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia argitaratzeko dena (2013ko uztailaren 5eko EHAA, 128. zk.). Zuzendu egiten dira jarraian:

– 2013/3066 orrialdean (21/6), 7. artikuluaren 1. paragrafoan, hau dio:

«1.– Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira, eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://lanbide.net web-orrian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako enplegu-bulegoetan.

Horretaz gain, eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira».

Baina honela esan behar du:

«1.– Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira (II. eranskina), eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://lanbide.net web-orrian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako enplegu-bulegoetan.

Horretaz gain, eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira».

– 2013/3066 (13/21) orrialdeko eranskinean, hau dio:

«ERANSKINA
GAZTE LANGABEAK EUSKAL ENPRESEN KANPOKO LANTOKIETAN PRAKTIKETAN KONTRATATZEKO LAGUNTZAK»

Baina honela esan behar du:

«II. ERANSKINA
ESKABIDE-EREDUA
GAZTE LANGABEAK EUSKAL ENPRESEN KANPOKO LANTOKIETAN PRAKTIKETAN KONTRATATZEKO LAGUNTZAK»

– I. eranskina ere argitaratzen da, honela idatzita:

I. ERANSKINA
Soldata-kostuengatiko eta Gizarte Segurantzako kostuengatiko urteko gehieneko dotazioak
(Ikus .PDF)

Eranskinean ageri ez diren herrialdeentzat, dotazioa dagokion kontinenteko herrialdeen dotazioen batez bestekoa izango da.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala