Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3322

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 12koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, 2007-2013 Arrantza Funts Europarraren kargura emandako laguntzetan, Europar Batasunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren funts-partaidetzaren aldaketa argitara emateko dena.

Europako Batzordearen 2007ko abenduaren 13ko Erabakiaren bidez, 2007-2013 programazio-aldiari dagokionez, Espainiako Arrantza Funts Europarrean esku hartze komunitarioa egiteko Programa Eragilea onartzen da (aurrerantzean Programa); eta bertan, 3. artikuluan, Arrantza Funts Europarraren (aurrerantzean AFE) zenbateko maximoak jasotzen dira, ildo nagusi bakoitzarentzako.

EAEko arrantza-sektorerako eta akuikulturarako laguntzak arautzen dira honako arau hauen bitartez: 2007ko abuztuaren 20ko Agindua, 2008ko apirilaren 24ko Agindua, 2009ko otsailaren 20ko Agindua, 2010eko uztailaren 7ko Agindua, 2011ko maiatzaren 23ko Agindua eta 2011ko abenduaren 21eko Agindua. Bestalde, 2007ko urriaren 10eko Aginduak, 2008ko urriaren 1eko Aginduak, 2009ko azaroaren 6ko Aginduak, 2010eko irailaren 23ko Aginduak, 2011ko martxoaren 9ko Aginduak eta 2012ko apirilaren 4ko Aginduak arautu egiten dituzte honako hauek: Arrantzarako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzak, betiere Arrantza eta Akuikulturako Funts Europarraren 1198/2006 Erregelamenduan ezarritako mugen barruan. Agindu guzti horietan jasotzen denez, laguntzen zenbatekoek betiere honako mugak izango dituzte: Europako araudiak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak, eta, bereziki, Arrantza Funts Europarrari buruzko 2006ko uztailaren 27ko Kontseiluaren 1198/2006 Erregelamenduko II. Eranskina.

Bestalde, emandako laguntzei dagokienez, aipatu aginduek honako hau ezartzen dute: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira ebazpen bidez, eta argitarapen hori eskudun sailburuordearen ebazpen bidez gauzatuko da.

2012ko ekainaren 20an, Programaren Jarraipen Batzordeak beste programazio bat onartu zuen, zeina 2012ko uztailaren 25ean onartu baitzuen Europako Batzordeak; hortaz, AFEren kofinantzaketa ezartzen da. Birprogramazio hori dela-eta, Estatuaren ekarpena aldatu egin da, eta birbanatu egin dira EAEko Administrazioari dagozkion zenbatekoak.

Arrantza Funts Europarrari buruzko Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduko 51.2 artikuluko b) idatzi-zatiarekin bat etorriaz, Programa Eragilea kudeatzen duen agintaritzak informazioa eman beharko die onuradunei Europako ekarpenaren zenbatekoaz. Bitarteko erakundeak ere bere gain hartuko beharko du erantzukizun hori, betiere bat etorriaz Batzordearen 2007ko martxoaren 26ko 498/2007 (EE) Erregelamenduko 38.2 artikuluan ezarritakoarekin –Kontseiluaren 1198/2006 (EE) Erregelamendua (Arrantza Funts Europarrari buruzkoa) aplikatzeko xedapenak ezartzen dira 1535/2007 (EE) Erregelamenduaren bitartez.

Aipatutako araudiarekin bat etorriaz, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuaz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2007-2013 programazio-aldiari dagokionez, Espainiako Arrantza Funts Europarrean esku hartze komunitarioa egiteko Programa Eragilearen markoan eta EAErako onartutako laguntzen barruan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko AFEren ekarpena aldatu egin dela argitara ematea; guztiarekin ere, bat etorriaz AFEren Jarraipen Batzordeak, 2012ko ekainaren 20an, erabakitako birprogramazioarekin

Bigarrena.– Kofinantzaketa-portzentaje berriak kontuan izanik, emandako zenbatekoaren birbanaketaren ondorioz onuradun direnen zerrenda eskura dago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web-orri honetan: http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-pesca/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 12a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala