Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3321

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2013ko maiatzaren 18koa, Turismoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-Enpresen Erregistroan lehen erregistratutako jatetxe-enpresen inskripzioa baliogabetzea eta horiei guztiei baja ematea ebazten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak aurkitu dira Turismoko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 18ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-Enpresen Erregistroan lehen erregistratutako jatetxe-enpresen inskripzioa baliogabetzea eta horiei guztiei baja ematea ebazten da). Ebazpena 2013ko ekainaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 113. zenbakian. Ondorioz, behar diren zuzenketak egiten dira:

2013/2726 (1/1) orrialdean, lehenengo paragrafoan, euskarazko bertsioan,

Honela dio:

«Honako hauek kontuan hartu dira: 7/2013 Legearen bidez, Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 10. artikulua aldatu egin da, eta, aldaketa horren ondorioz, sukaldaritza-enpresak ez dira Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-Enpresen Erregistroan izena eman beharreko enpresen multzoan sartzen.»

Baina honela esan behar du:

«Honako hauek kontuan hartu dira: apirilaren 23ko 7/2012 Legearen bidez, Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 10. artikulua aldatu egin da, eta, aldaketa horren ondorioz, sukaldaritza-enpresak ez dira Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-Enpresen Erregistroan izena eman beharreko enpresen multzoan sartzen.»


Azterketa dokumentala