Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3061

AGINDUA, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 47. artikuluak Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda sortu zuen, eta uztailaren 9ko 167/1996 Dekretuak zerrenda hori arautu, legeak esandakoa garatuz. Arau horiek jarraituz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 10eko Aginduaren bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatu zen, eta testu bakarra onartu.

Arriskuan dauden Espezieen Espainiako Katalogoa 139/2011 Errege Dekretuaren bidez onartu zen, eta Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aztertu ondoren espezie batzuen katalogazioaren artean desberdintasunak topatu direnez, Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatu beharra dagoela ondorioztatu da.

Bestalde, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horrela eskatuta, Euskal Herriko Unibertsitateak ikerketa bat egin du Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendako kiropteroen egoera eguneratzeko. Katalogazio berrikusketaren proposamena Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasunaren (NZNB) 2010eko irizpideak jarraituz egin da. Behar izan denean Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrenda eta Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoan zehazten diren kategorietara moldatu da.

Horiekin batera, zenbait ornogabe espezie sartu dira zerrendan. Hauek zerrendan sartzea beharrezkoa zen Europa eta Estatu mailako zerrenda eta katalogoetan duten mehatxu estatusa ikusita eta 2010. urteaz geroztik egin diren ikerketen emaitzek horrela eskatuta. Odonatoen, intsektu koleoptero saproxilikoen eta naiadeen zenbait espezie sartu dira horrela.

Bukatzeko eta landarediari dagokionez, flora baskularreko espezie berri bat sartu da arraroen kategorian, errore baten ondorioz 2011ko urtarrilaren 10eko Aginduan sartu ez zena. Eta beste alde batetik, Briofitoei buruzko azterketak aurreratuta daudelarik, aldaketa honetan 7 espezie sartzeko moduan gaude, etorkizunean briofitoen EAEko zerrenda gorrian sartuko diren 50 espezieen artean daudenak.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzen duen uztailaren 9ko 167/1996 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Legearen 50.2 artikuluaren bidez jaso ditudan eskumenak direla-eta, eta 167/1996 Dekretuaren 5.1 artikuluaren arabera, aldez aurretik Naturzaintzaren Aholku Kontseiluaren txostena eman ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan zenbait taxon eta populazio berri sartu dira eta beste zenbait kasutan flora eta fauna taxon eta populazioen kategoria aldatu da. Ondorengo zerrendan azaltzen dira:

1.– Galtzeko arriskuan daudenen kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak:

Briofitoak:

Buxbaumia viridis.

Orthotrichum casasianum.

Breutelia chrysocoma.

Lepidozia cupressina.

Sphagnum squarrosum.

Ornogabeak:

Macromia splendens.

Margaritifera auricularia.

Austropotamobius italicus (lehen A. pallipes).

Arrainak:

Petromyzon marinus, Itsas lanproia, Lamprea marina.

Hegaztiak:

Milvus milvus, Miru gorria, Milano real.

Chlidonias niger, Itsas enara beltza, Fumarel común.

Botaurus stellaris, Txori zezen arrunta, Avetoro común.

Ugaztunak:

Barbastella barbastellus, Baso-saguzarra, Murciélago de bosque.

Myotis myotis, Arratoi-belarri handia, Murciélago ratonero grande.

Myotis mystacinus, Saguzar biboteduna, Murciélago bigotudo.

Myotis alcathoe, Saguzar bibotedun txikia, Murciélago ratonero bigotudo pequeño.

2.– Kalteberen kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak:

Briofitoak:

Schistostega pennata.

Telaranea europaea.

Ornogabeak:

Osmoderma eremita.

Oxygastra curtisii.

Gomphus vulgatissimus.

Potomida littoralis.

Unio elongatus.

Anfibioak:

Triturus alpestris, Gailurretako uhandrea, Tritón alpino.

Bufo calamita, Apo lasterkaria, Sapo corredor: populazio guztiak.

Narrastiak:

Caretta caretta.

Hegaztiak:

Ardeola ralloides, Lertxuntxo karramarrozalea, Garcilla cangrejera.

Pandion haliaetus, Arrano arrantzalea, Águila pescadora.

Phalacrocorax aristotelis, Ubarroi mottoduna, Cormorán moñudo.

Ugaztunak:

Nyctalus lasiopterus, Gau-saguzar handia, Noctulo mayor.

Nyctalus noctula, Gau-saguzarra, Nóctulo común.

3.– Bakanen kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak:

Flora baskularra:

Ribes petraeum Wulfen.

Ornogabeak:

Aeshna affinis.

Aeshna isósceles (lehen Anaciaeschna isósceles).

Brachytron pratense.

Onychogomphus costae.

Sympetrum meridionale.

4.– Interes berezikoen kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak:

Ornogabeak:

Margaritifera margaritifera.

Anodonta anatina.

Unio tumidiformis (lehen U. crassus).

Rosalia alpina.

Lucanus cervus.

Cerambyx cerdo.

Ugaztunak:

Rhinolophus hipposideros, Ferra-saguzar txikia, Murciélago pequeño de herradura.

Myotis nattereri, Natterer saguzarra, Murciélago de Natterer.

Pipistrellus kuhlii, Kuhl pipistreloa, Murciélago de borde claro.

Pipistrellus pipistrellus, Pipistrelo txikia, Murciélago común.

Pipistrellus pygmaeus, Pipistrelo mediterraneoa, Muciélago de Cabrera.

Plecotus auritus, Ipar belarrihandia, Murciélago orejudo septentrional.

Plecotus austriacus, Hego belarrihandia, Murciélago orejudo meridional.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 18a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala