Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3049

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 18koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, administrazio-betebeharrak egiaztatzeko eskaerari Paz con Dignidad erakundeak egindako ukoa onartzeko dena.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, «Erakunde eskatzaileak egiaztatuko du atal honetan ezarritako administrazio-betebeharrak eta ahalmenak betetzen dituela, partzuergoetarako, tokiko erakundeentzako eta programetarako eskatutako betebeharretatik aparte. Azken horiek guztiak programa-deialdian ezarriko diren epean eta moduan egiaztatuko dira».

2012ko ekainaren 19an, Paz con Dignidad erakundeak Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako deialdietan parte hartzeko ezarritako administrazio-betebeharrak eta ahalmenak betetzearen egiaztapen-eskaria aurkeztu zuen.

Ebazpen hau emateko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta martxan jarri ondoren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio eskumen hori, eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko eman behar diren ebazpenak ematea, betiere honako lege eta dekretu hauetan xedatutakoari jarraituz: ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; eta azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jardun-hasiera arautzen duena.

2013ko maiatzaren 29an, Paz con Dignidad erakundeak 2012ko programa-egiaztapeneko prozesuari uko egiteko eskaria luzatu zion Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak aldeko txostena egin dio erakunde eskatzailearen ukoari; hori guztia aintzat hartuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako deialdietan parte hartzeko ezarritako administrazio-betebeharrak eta ahalmenak betetzearen egiaztapen-eskariari Paz con Dignidad erakundeak egindako ukoa onartzea.

Bigarren artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik ez bada eman, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 18a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala