Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3047

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 13koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, «Diversey España, S.L.» sozietateak 2013ko apirilaren 9tik 26ra bitartean emandako maila gaituko ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden maila gaituko aplikatzaile txartela banatzeko baimena ematen duena.

Ikusi da «Diversey España S.L.» sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2013ko apirilean emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (maila gaitua).

Kontuan izan behar da Osasun Publikoaren eta AdikzioenZuzendaritzak 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez baimena eman ziola «Diversey España, S.L.» sozietateari maila gaituko ikastaroak emateko. Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela –maila gaitukoa– ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 13a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

ERANSKINA
INGURUMENERAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO TRATAMENDU BIOZIDEN APLIKATZAILE TXARTELA (MAILA GAITUA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala