Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3042

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, doktore ikertzaile iraunkorren plazak betetzeko xedez lehiaketarako deia egiteko dena.

Errektorego honek, emanda dauzkan ahalmenez baliatuta, erabaki honetako I. eranskinean aipatzen diren doktore ikertzaileen iraunkorren plaza hutsak betetzeko lehiaketarako deia egitea erabaki du indarreko arautegiari jarraituz.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.– Arau orokorrak.

1.1.– Ondoren aipatzen den legeria izango da aplikagarri lehiaketa hauetan: azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua); Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak hein batean aldatu zuena); Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartuak (2011ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratuak); Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea (martxoaren 12ko EHAA); Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa (martxoaren 18ko EHAA); ikertzaile iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez argitaratua (azaroaren 26ko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak

1.2.– Zientziaren arlo berekoak diren eta ezaugarri berberak dauzkaten plazak deialdi desberdinetan atera ahal izango dira lehiaketara (1994ko abenduaren 2ko Agindua, abenduaren 3ko BOEn argitaratua).

2.– Hautagaiek bete beharrekoak.

2.1.– Honako baldintzak bete beharko dira lehiaketa hauetan onartua izateko:

a) Hamasei urte beterik izatea eta nahitaezko erretirorako adinera heltzeko egotea.

b) Kasuan kasuko irakasleen kategoriako lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.

c) Diziplina espedientearen bidez estatuko administrazio orokorreko zerbitzutik edo autonomia, erakunde eta herrietako administrazioetatik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko haien estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.

d) Eskatu nahi den plaza bakoitzerako 20,34 euro ordaintzea.

Eskubideak ordaintzeko ondoko kontu korrontean egin beharko da sarrera edo transferentzia (lehiakidearen izen-abizenak eta plazaren ordena-zenbakia zehaztu beharko dira):

Bilbao Bizkaia Kutxa.

UPV/EHUko Irakasleen Errektoreordetza. Irakasleen lehiaketetako tasak.

Kontu korrontearen zenbakia: 2095 0292 94 3239002233.

Ordainketa posta- edo telegrafia-igorpenaren bidez egin nahi duten lehiakideek, Lehiaketen Atalera bidali beharko dute (1.397 posta-kutxa, 48080 Bilbo).

Lehiaketatik kanpo geratuko dira eskariak aurkezteko epearen barruan zenbateko horiek ordaindu ez dituzten lehiakide guztiak, eta ez da beste eperik zabalduko tasok ordaintzeko edo osatzeko.

Dena dela, azterketa eskubideak ordaindu arren, ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko eskaria ere aurkeztea errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.

2.2.– Baldintza akademiko bereziak:

a) Doktore titulua izatea.

Beste estatu batzuetan emandako tituluak homologaturik egon beharko dira otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuak (martxoaren 18ko 309/2005 Errege Dekretuak aldatua) zehaztutakoari jarraituz edo atzerriko goi mailako tituluak homologatzeko Gobernu Kontseiluak 2005eko abenduaren 22an onartutako prozedurari jarraituz (2006ko urtarrilaren 23ko Erabakiaren bidez argitaratua otsailaren 21eko EHAAn).

b) Irakaskuntza eta ikerketako jardueren aldeko txostena izatea (batez ere ikertzailea eta doktorego ostekoa), Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunderen batek emandakoa.

c) Doktoregoa egin ondoren irakaskuntzan edo/eta ikerketan gutxienez hiru urtean aritu izana egiaztatzea.

d) Hizkuntza eskakizun elebiduna daukaten plazetan, euskaraz irakasteko gaitasuna egiaztatzea, bide hauetakoren bat erabiliz:

d.1) Euskararen jakite maila egiaztatzeko probak egitea. Proba horiek soilik egingo dira lehiakideren batek lehiaketan parte hartzeko eskaera orrian hala eskatu badu eta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen egingo dira.

d.2.) Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakian xedatutakoa betetzea (uztailaren 11ko EHAA), edo Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko C1 mailaren pareko titulua aurkeztea (2010eko azaroaren 15eko EHAA).

Kasu honetan, bai titulua, bai baliozkotzea, lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen lortutakoak izan beharko dira.

e) Ofiziala ez den hizkuntza bat egiaztatzea eskatzen duen plaza bat bada, kasuan kasuko hizkuntzan eskolak emateko gaitasuna izan beharko da egiaztatuta, modu honetara:

e.1) Hizkuntza ez ofizialaren jakite-maila egiaztatzeko probak eginda. Proba horiek soilik egingo dira lehiakideren batek lehiaketan parte hartzeko eskaera orrian hala eskatu badu eta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen egingo dira.

e.2) Ofizialak ez diren hizkuntzetan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria eskuratzeari buruz Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 24an onartutako arautegian ezarritakoari jarraituz (2010-12-02ko EHAA).

2.3.– Ezin izango dute lehiaketan parte hartu UPV/EHUn kategoria bereko plazaren batean lanean dihardutenak, baldin eta betetzen ari diren plazaren ezaugarriak berberak badira (jakintza arloa, saila edo institutua, ikastegia eta hizkuntza eskakizuna).

2.4.– Epaimahaiak gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea eskatu ahalko die beste estatu batzuetako lehiakideei, baldin eta epaimahaiaren ustez lehiaketan ez bada behar bezala erakutsi ezagutza hori.

2.5.– Artikulu honetan adierazitako baldintzak eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako eduki beharko dira beteta, eta betetzen jarraitu kontratua gauzatzerakoan.

3.– Eskariak.

3.1.– Hautatze probetan parte hartzeko eskaera-orria deialdi honetako III. eranskineko eredua izango da.

3.2.– Lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskaria bidaliko diote Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, ezartzen dituen prozeduretako bat erabiliz, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko den hamabost egun balioduneko epearen barruan. Eskabidea egiteko III. eranskineko eskaera-orria erabili beharko da eta behar bezala beteta aurkeztu, lehiaketan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuekin batera. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eskaria aurkezteko azken egunerako bete beharko dira.

Eskariak, bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko erregistro orokorretan aurkeztu beharko dira edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4. artikuluan ezarritako edozein bide erabilita (azaroaren 27ko Estatuko Buletin Ofiziala).

Honako hauek dira UPV/EHUko erregistro orokorrak: Leioako Campuseko Errektoregokoa, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzakoa (Ignacio Barriola eraikina, Elhuyar plaza, 1 - Donostia), eta Arabako Campuseko Errektoreordetzakoa (Izardui komandantea, 2 - Gasteiz). Bulego horien eta erregistroa daukaten UPV/EHUko beste ikastegien zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian daude jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetako erregistro orokorrak zabalik daude astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara, goizez, eta 15:00etatik 16:30era, arratsaldez. Ostiraletan eta udako lanaldi jarraituan eta Aste Santuko eta Eguberrietako txandetan, 9:00etatik 13:00etara artekoa da.

Erregistro orokorraren bulegoak itxita egongo dira kasuan kasuko jaiegunetan, urte horretarako «Administrazio eta Zerbitzuetako langileen lanaldia, ordutegi, oporraldi eta baimenei buruzko zirkularrak» dioenarekin bat etorrita.

Erregistro Orokorraren bulegoek, aipaturiko zirkularrak dioena ikusita, ohar bat jarriko dute, toki agerian, jakinarazteko zeintzuk izango diren jaiegunak eta goizeko ordutegia izango dutenak.

Eskaera posta bulegoetan aurkeztuz gero, abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuko 31. artikuluak xedatutako moduan aurkeztu behar da. 1829/1999 Errege Dekretuak posta-zerbitzuak arautzen ditu, eta honako hau xedatzen du:

Herritarrek edo erakundeek posta zerbitzu orokorra erabiltzen dutenean administrazio publikoei eskariak, idatziak eta jakinarazpenak bidaltzeko, gutunazala irekita aurkeztu beharko dute posta bulegoan, bidali nahi duten dokumentuaren lehen orriko goiburuan posta zerbitzukoek argi eta garbi adieraz dezaten bulegoaren izena eta bidalketaren lekua, eguna, ordua eta minutua. Era berean, igorleak igorpenaren xehetasunak ere agertzeko eska dezake, igorri nahi duen dokumentu nagusiaren kopiaren, fotokopiaren edo erreprodukzioaren lehenengo orria jatorrizko agiriarekin parekatu eta berdinak direla egiaztatu ondoren; fotokopia hori ziurtagiri gisa aurkeztuko zaio administrazioko organo eskudunari, dokumentu nagusia aurkeztu egin dela frogatzeko.

Aipaturiko diligentziak egin ostean, igorleak berak itxiko du gutun azala, eta enplegatuak onarpena formalizatu eta onarpenaren gordekina emango dio; jatorrizkoa, berriz, bulegoan artxibatuko du.(jatorrizko gaztelaniaz).

Posta zerbitzu orokorraren bidez artikulu honetan zehaztutako moduan egiten diren bidalketak behar bezala bidalitakotzat joko dira, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38. artikuluaren arabera. (jatorrizkoa gaztelaniaz).

Bestalde, eskariak unibertsitateko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegian zehaztutakoari jarraituz. Arautegi horretako 27.1 artikuluan jasotakoaren arabera, bide hori erabiliz gero, eskariak urteko egun guztietan eta eguneko hogeita lau orduetan aurkeztu ahal izango dira. Edozelan ere, artikulu horretan bertan jasota daude salbuespenak eta zein egun ez diren baliodun.

UPV/EHUren Erregistro Elektronikora egoitza elektronikoaren bidez sartu ahalko da.

Erregistro Elektronikoan aurkeztutako eskariek 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan onartutako bideen bidez egindakoen ondorio berak izango dituzte. Dokumentuak horrela aurkezteko, dokumentu eta kopia digitalizatuak eransteko aukera emango duen prozedura elektronikoari jarraitu beharko zaio, eta prozedura horretako eredu normalizatuak erabili beharko dira.

Eredu horietan, markatuta egongo dira Erregistro Elektronikoan eskaerak, idatziak eta komunikazioak onartzeko nahitaez bete beharreko eremuak.

Eskaeraren inprimakian, jakinarazpenak jasotzeko posta helbide bat edo helbide elektroniko bat adieraziko da.

Eredu horiek egoitza elektronikoan argitaratuta egongo dira.

3.3.– Eskariarekin batera dokumentu hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun agiriaren fotokopia (Espainiako nazionalitatea daukatenek).

Espainiako nazionalitatea ez daukatenek beren nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

b) Deialdi honetako 2.2. oinarrian aipatzen diren baldintza akademiko espezifikoak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia erkatua.

c) Azterketa-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentua.

d) Merezimenduen ziurtagirien fotokopia erkatuak, ikertzaile iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozeduran (15. art.) aipatutako merezimenduenak, hain zuzen ere (prozedura Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez argitaratua (azaroaren 26ko EHAA)).

3.4.– Plaza elebiduna bada, lehiakideak beren-beregi adierazi beharko du parte hartuko duen ala ez euskaraz irakasteko gaitasun-agiria eskuratzeko probetan, edota agiri hori dagoeneko badaukala Euskarako errektoreordearen 2002ko ekainaren 5eko Erabakiak ezarritakoari jarraiki (uztailaren 11ko EHAA).

3.5.– Ofiziala ez den hizkuntza bat egiaztatzea eskatzen duen plaza bat bada, lehiakideak eskaera orrian beren beregi adierazi beharko du parte hartuko duen ala ez ofiziala ez den hizkuntza baten irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko probetan, edota gaitasun hori dagoeneko baduen eta ofizialak ez diren hizkuntzetan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria eskuratzeari buruzko arautegia onartzen duen Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren 2010eko ekainaren 24ko Erabakian (2010-12-02ko EHAA) ezarritakoari jarraituz jasotako xedapenen arabera baliozkotu dakiokeen. VI. eranskina

4.– Lehiakide onartuen zerrenda.

4.1.– Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, Irakasleen errektoreordeak agindua emango du lehiaketan onartutakoen eta baztertuen zerrendak argitaratzeko Lehiaketa Ataleko eta campusetako hiru errektoreordetzetako iragarki-oholetan eta UPV/EHUko web-orrian. Aginduan jasota ageri behar da zein izan den lehiakidea baztertzeko arrazoia, bai eta 10 egun balioduneko epe luzaezina izango duela ere akatsak zuzentzeko. Hala ere, zuzentzeko epe horretan lehiakideek ezin izango dute aurkeztu eskariak aurkezteko epea bukatu ondoren lortutako egiaztagiririk.

4.2.– Plaza elebiduna bada, lehiakideek euskaraz dakitela egiaztatu beharko dute, Euskarako errektoreordearen 2002ko ekainaren 5eko Erabakian zehaztutako moduan (uztailaren 11ko EHAA). Hala egiten ez duten lehiakideak baztertuak izango dira.

Beraz, lehiakideren batek eskatzen badu euskaraz irakasteko gaitasun-probak egitea, lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehenago egingo dira proba horiek.

4.3.– Eskariekin batera aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, errektoreak erabakia emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzeko, eta Lehiaketa Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki-oholetan argitaratuko dira, bai eta UPV/EHUren web-orrian ere.

Erabaki hau izapide egintza kualifikatua da eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko errektoreari, erabakia Lehiaketa Ataleko iragarki-oholetan argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean (107. art. eta hurrengoak) –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua– adierazten den moduan; edo, bestela, zuzenean aurka egin dakioke Bilboko administrazioarekiko auzietako epaitegietan bi hilabeteko epearen barruan.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzeko erabakian jasota ageriko da merituak aurkezteko probarako deia Errektoregoko Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean eta campusetako hiru errektoreordetzetakoetan argitaratuko dela, bai eta UPV/EHUko web-orrian ere.

4.4.– Ezingo da jarri lehiakide onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren aurkako errekurtsorik lehenago ez bada aurkeztu behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamaziorik, egintza irmo eta onetsia baita.

5.– Unibertsitatean sartzeko lehiaketetako epaimahaiak.

5.1.– Lehiaketetako epaimahaiak II. eranskinean adierazietako pertsonek osatuko dituzte, errektoreak horretarako izendatuta. Epaimahaiei buruzkoak jasota daude irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozeduran (10. art.), Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez argitaratua (azaroaren 26ko EHAA).

5.2.– Epaimahaiko kideek ezingo diote uko egin izendapenari, bertan aritzea eragozten dien arrazoi justifikaturik ez badaukate behintzat. Errektoregoak, halakoetan, adierazitako arrazoia aztertuko du eta erabakia hartuko bost egun balioduneko epean, izendapenari ezetz esaten dion idatzia jasotzen denetik kontatzen hasita.

5.3.– Lehiakideek, bestalde, errefusatu egin ahal izango dituzte epaimahaiko kideak; edo, epaimahaikideek ez dute hartuko parte prozeduran azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. eta 29. artikuluetan aipatutako egoeraren batean daudenean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Epaimahai titularreko kideei bertan aritzea eragozten dien arrazoiren bat gertatzen denean (prozeduran parte ez hartzeko egoeran daudelako, errefusatuak izan direlako, funtzionario izateari edo kontratu iraunkorra edukitzeari utzi diotelako, borondatezko eszedentzia dutelako edo funtzioak eten zaizkielako adibidez), ordezko kideak arituko dira euren ordez.

Ordezko kideak ere ezin badu jardun epaimahaian arestian aipatutako egoeraren batean dagoelako, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoa arituko da haren ordez. Ordezko guztiek ezinezkoa izango badute epaimahaian aritzea eta ezinezkoa bada epaimahaia ondorengo artikuluan azaltzen den moduan eratzea, beste epaimahai bat izendatuko da.

5.4.– Epaimahaia eratzeko deia epaimahaiaren buruak egingo du eta epaimahaiko titular eta ordezko guztiei jakinaraziko die bilera eguna baino gutxienez 15 egun lehenago. Bilerako deian eguna, ordua eta tokia zehaztuko dira eta Deialdi eta Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean eta probak egingo diren lekuko iragarki-oholetan argitaratuko da. Epaimahaia eratzerakoan kide titular guztiak bertan egonez gero, ordezkoak ez dira zertan joan.

5.5.– Epaimahaia balioz eratzeko, gutxien dela bost kide egon beharko dira. Epaimahaikideok egon daitezke funtzio publikoaren arautegian aurreikusitako edozein egoeratan edo haien parekoetan lan-kontratuko lankideen kasuan, eszedentzian edo funtzio-etenaldian izan ezik. Seme-alabak zaintzeko eszedentzian daudenek parte hartu ahal izango dute epaimahaietan.

Epaimahaiko kide titularren batek eszedentzia hartuko balu, funtzio-etenaldian balego edo funtzionario edo kontratatu iraunkorra izateari utziko balio, epaimahaia utzi eta ordezkoa jarriko zaio.

Epaimahaiko kide ordezkoren batek borondatezko eszedentzia hartuko balu, funtzioak eten egingo balitzaizkio edo funtzionario edo kontratatu iraunkorra izateari utziko balio, ordezkoen artetik kategoria handien eta antzinatasun handien daukanak hartuko du haren lekua. Egoera horiek eraginda ez bada posible epaimahaia eratzea, beste epaimahai bat izendatuko da.

Hala ere, behin eratuta, erabakiak hartzeko nahikoa izango da epaimahaiaren burua eta idazkaria, edo beren ordezkoak, eta epaimahaikideetako bat bertan izatea.

Epaimahaia eratzean bertan ez dauden kideak behin betiko geratuko dira epaimahaiaren jardueratik baztertuta.

5.6.– Lehen bileran epaimahaiak honakoak erabaki beharko ditu, besteak beste:

1.– Probatako emaitzak non argitaratuko diren, Deialdi eta Lehiaketa Atalaz eta probak egingo diren lekuaz gain.

2.– Lehiakideek zein hurrenkeratan hartuko duten parte probetan.

3.– Balioespenerako irizpide zehatzak.

5.7.– Aipatutako erabaki guztiak gutxien dela probak egingo diren ikastegiko iragarki-oholean eta Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki-oholean argitaratuko dira eta aukerakoa izango da web orrian argitaratzea.

5.8.– Epaimahaiaren jardun administratiboa eta gestio ekonomikoa idazkariak egingo du, unibertsitateko administrazioko langileen laguntzarekin.

6.– Probak.

6.1.– Epaimahaiak lehiakide guztiek aukera berberak dituztela bermatuko du, baita publizitate, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatu direla ere.

6.2.– Deialdi honetan eta kontratudun irakasle iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozeduran (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko erabakiaren bidez argitaratua azaroaren 26ko EHAAn) zehaztuta ez dagoenerako, epaimahaiak jarraituko die azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, kide anitzeko organoez xedatzen duenari.

6.3.– Probak egiten hasi aurretik, epaimahaiak eguna eta ordua zehaztuko du lehiakideek lehenengo proban erabiliko dituzten merituak aurkez ditzaten. Hori argitaratzeko UPV/EHUren web orria erabiliko da. Lehiakideek merezimendu horien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte bertan. Epaimahaiak, era berean, gainontzeko probak zein egun eta ordutan egingo diren zehaztuko du.

Merezimenduak aurkezteko ekitaldia epaimahaia eratu eta hurrengo egun baliodunean izango da. Hala ere, lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri.

6.4.– Lehenengo proba lehiakideek agiriak eta merezimenduak aurkeztu eta hurrengo egun baliodunean egingo da. Hala ere, lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri. Hurrengo probak hau bukatu eta jarraian egingo dira.

6.5.– Ez da beharrezkoa dokumentuen fotokopiak erkatzea, baina aurkezpenera jatorrizkoak eraman beharko dira epaimahaiak eta gainerako lehiakideek egiaztatzeko aukera izan dezaten.

Lehiakideek aukera izango dute eskarian adierazitako datuak zehaztu edo osatzeko nahi dituzten elementuak gehitzeko, eta epaimahaiak erabakiko du onartu eta kontuan hartuko dituen.

6.6.– Oinarri hauetako 6.8 atalean aipatutako dokumentuak bi hilabetean izango dituzte gordeta Deialdi eta Lehiaketen Atalean, batzordeak proposamena egiten duen egunetik hasita. Baina proposamen horren kontrako errekurtsorik aurkezten bada dokumentuak gordeta izan beharko dira ebazpena irmoa izan arte.

Urtebete igaroz gero interesatuek dokumentuak hartzera joateke, unibertsitateak txikitu egin ahal izango ditu.

6.7.– Epaimahaiaren buruak aurkezpen-ekitaldian jakinaraziko du, halaber, lehiakideek zein epe izango duten gainerako lehiakideek proba egin baino lehenago aurkeztutako dokumentuak aztertzeko.

6.8.– Lehiakideek honako dokumentu hauek emango dizkiote epaimahaiko buruari aurkezpen ekitaldian:

a) Curriculum vitae (bost ale), IV. eranskineko ereduari jarraiki; eta curriculumean aipatutakoa egiaztatzen duten argitalpenen eta dokumentuen ale bana.

b) Lehiakideak plaza eskuratzen badu aurrera eramango duen ikerketako proiektua (bost kopia). Unibertsitateak deialdian zehaztutako espezifikazioetara egokituko da proiektu hori.

c) Ikerketa-lan original bat (bost kopia).

6.9.– Doktore ikertzaileak hautatzeko prozedurak hiru proba izango ditu, guztiak baztertzaileak, eta probak kalifikatzeko irizpide orokor eta zehatzak doktore ikertzaileak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegian, I. eranskinean (Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an onartua; 2008ko azaroaren 26ko EHAA), zehaztutakoak izango dira, baita epaimahaiak onartutakoak ere.

6.10.– Lehenengo proban, lehiakideak irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan, eta, hala dagokionean, arlo profesionalean, egindako ibilbidea eta lortutako merezimenduak aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin. Lehiakideek behar beste denbora izango dute ahozko azalpen horretarako, baina 60 minututik pasatzeke.

Epaimahaiak, jarraian, elkarrizketa izango du lehiakide bakoitzarekin, gehienez ere bi ordukoa, aurkeztutako merezimenduen inguruan.

Epaimahaiak adituen iritzia eskatu ahal izango du, lehiakideen merezimenduei buruzkoa. Dena dela, iritzi horiek ez dira izango lotesleak eta lehiaketako aktari erantsiko zaizkio.

Proba honek 50 puntu izango ditu guztira. Proba hau gainditu eta bigarren probara igarotzeko, 25 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

6.11.– Bigarren proban, ikerketako proiektua edo proiektuak aurkeztu eta aztertuko ditu epaimahaiarekin.

Proba honek 25 puntu izango ditu guztira, eta gainditu eta hirugarren probara igarotzeko, 12,50 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

6.12.– Hirugarren proban, plazari dagokion zientziaren arloan egindako ikerketa-lan originala aurkeztu eta aztertuko du lehiakideak.

Proba honek 25 puntu izango ditu guztira, eta proba hau gainditzeko, 12,5 puntu lortu beharko dira gutxien dela.

6.13.– Lehiakide batek ere ez baditu proba guztiak gainditu, epaimahaiak eman gabe utziko ditu plazak.

6.14.– Proba bakoitza bukatuta, epaimahaia bilduko da eta kide bakoitzak puntuazioa emango dio lehiakide bakoitzari eta balorazio hori azaltzeko txostena aurkeztuko du. Lehiakideak baloratzean, epaimahaiko kideek irizpide orokorrari eta epaimahaiak onartutako irizpide zehatzei jarraitu beharko die. Epaimahaiko kide guztiak iritzi berekoak badira, banakako txostenen ordez txosten bakarra egin ahal izango du epaimahaiak, kuantifikatua eta arrazoitua. Berdinketarik badago, epaimahaiburuak kalitate-botoa izango du.

6.15.– Epaimahaiak deialdi honetako VI. eranskinean jasota dauden irizpide orokor eta espezifikoak aintzat hartu beharko ditu.

7.– Merezimenduen balioespena.

Hiru probak egin ondoren eta hautaketa-prozesua nortzuek gainditu duten zehaztu ondoren, merezimenduak balioetsiko dira ondorengo hauen arabera:

1.– Jakintza-arlorako habilitazioa izatea (uztailaren 26ko 774/2002 ED) edo akreditazioa (urriaren 5eko 1312/2007 ED): 20 puntu

2.– Ibilbide nabarmendun ikertzaile izatearen egiaztagiria izatea (I3 programa; maiatzaren 26ko ECI/1520/2005 Agindua), Ikerketako Zuzendaritza Nagusiak emandakoa, edo antzeko ebaluazioren bat izatea: 20 puntu.

3.– Euskara jakitea elebidun ez diren plazetan baino ez da izango kontuan, eta ikertzaile iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurako III. eranskinari jarraiki balioetsiko da (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an onartua eta 2008ko azaroaren 26ko EHAAn argitaratua).

8.– Plazak betetzeko proposamenak.

8.1.– Azken nota lortzeko, lehiaketako proba bakoitzean lortutako kalifikazioen baturari zazpigarren oinarrian zehaztutako merezimenduen bidez lortutako kalifikazioa batuko zaio, egoki izanez gero.

8.2.– Txostenak ikusita eta epaimahaiak puntu guztiak batu ondoren proba guztiak gainditu dituen lehiakiderik badago, epaimahaiak kontrataziorako proposamena egingo du. Epaimahaiaren proposamena probak egin diren ikastegiko, Errektoregoko Deialdi eta Lehiaketa Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, bai eta UPV/EHUren web orrian ere.

8.3.– Plaza betetzeko edo bete gabe uzteko proposamenak lehiakide bakoitzaren balioespen zehatza izango du jasota, arrazoitua eta eman zaion puntuazioa zehaztuta. Plaza hutsik uzteko erabakiaren kontra erreklamazioa jar dakioke Erreklamazio Batzordeari 15 eguneko epean, erabakia Errektoregoko Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Batzorde horrek, unibertsitateko irakasleen kidegoko plazak direla-eta epaimahaien aurka aurkezten diren erreklamazioak aztertzen ditu.

8.4.– Ezin izango da plaza hutsik utzi badin eta Seigarren oinarrian aipatutako probak gainditu dituen lehiakide bat badago.

8.5.– Epaimahaiek plazak betetzeko proposamena egingo dute probetan lortutako puntuazioa oinarri hartuta osatutako zerrendaren arabera, puntuaziorik handienetik txikienerako hurrenkeran. Ezin izango dute kide gehiago proposatu lehiaketan eskainitako plaza kopurua baino.

8.6.– Aurreko atalean zehaztutakoa gorabehera, epaimahaiak ordezkoak proposatu ahal izango ditu puntuazioaren arabera ordenatuta, plaza betetzeko proposatu den lehiakideak kontratua sinatzeari uko egingo balio zerrenda hori erabili ahal izateko.

8.7.– Epaimahaiko kide guztiek kalifikatu behar dituzte lehiakide guztiak. Epaimahaikide guztiak kalifikazioan bat etorriz gero, txosten bakarra eman ahal izango dute, 6.15 oinarrian zehaztutakoaren arabera.

8.8.– Kontraturako proposatu ez diren lehiakideek ez dute eskubiderik izango plaza hutsak betetzeko, ez eta lan-poltsetan sartzeko ere.

8.9.– Epaimahaiko idazkariak bost egun baliodun izango ditu, epaimahaiaren jarduna bukatuko denetik, lehiaketako espediente administratiboa aurkezteko unibertsitateko Idazkaritza Nagusian, Deialdi eta Lehiaketa Atalaren bidez. Espedientean honako dokumentuok bildu beharko dira:

a) Epaimahaia eratzeko bilerako akta eta horren ondoren egindako bilera guztietako aktak. Akta horietan jarduera nagusiak jasoko dira. Horrez gain, probak balioesteko erabili diren irizpide orokorrak eta zehatzak biltzen dituen dokumentua ere erantsiko da.

b) Aurkezpen ekitaldian lehiakideek epaimahaiburuari emandako dokumentu guztiak, ikerketako proiektua edo proiektuak eta ikerketa-lan originala.

c) Proba bakoitzari buruzko txostenak eta zenbakizko balorazioak.

d) Probak gainditu dituzten lehiakideen merezimenduen balorazioak.

e) Plazak betetzeko proposamenaren akta, lehiakide guztien zerrenda ordenatuarekin, plaza betetzeko lehentasunaren arabera.

8.10.– Lehiakideek balorazio arrazoituaren ziurtagiria eskatu ahal izango diote Idazkaritza Nagusiari (behar bezala kuantifikatua), hau da, lehiakide bakoitzaren merezimenduen inguruan batzordeko kide bakoitzak emandako txostena edo, horrela egin bazen, batzordearen txosten bakarra.

8.11.– Lehiakideek epaimahaiaren proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, proba egin zen lekuan proposamena argitara eman eta hamabost egun balioduneko epearen barruan. Erreklamazioa tramitatzea onartzen bada, izendapenak eten egingo dira erreklamazioa behin betiko ebatzi arte.

8.12.– Erreklamazio Batzordeak aztertuko ditu erreklamazioak, hau da, irakasle eta ikertzaile funtzionarioen plazetarako epaimahaien kontra jarritako erreklamazioak aztertzen dituen batzordeak eta errektoreak emango du erabakia.

Erreklamazio Batzordeak aztertuko du lehiaketako espedientea, publizitatea zein lehiakideen berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bermatu egin direla egiaztatzeko; egoki deritzen ekintza guztiak burutuko ditu eta erreklamazioa onartzen duen ala ez erabakiko du gehien dela hiru hilabeteko epearen barruan, erreklamazioa jaso zuenetik hasita. Epe hori igaroz gero beren-beregiko erabakirik emateke, erreklamazioa onartu ez delako izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

8.13.– Erreklamazio Batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, errektorearen erabakiek amaiera ematen diotenez administrazio bideari, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan egin behar da zuzenean aurka, uztailaren 13ko 29/1998 legeari jarraituz.

8.14.– Erreklamazio Batzordeak erreklamazioa onartzea erabakiz gero, errektoreak erabakia emango du argitara eta jarduera akatsa gertatu zen unera eramango da berriz prozedura; unibertsitatean sartzeko lehiaketetako epaimahaiak, beharrezkoa izanez gero, beste kontratazio proposamen bat egingo du.

9.– Dokumentuak aurkeztea eta kontratua sinatzea.

9.1.– Epaimahaiak proposatutako kontratazioak errektoreak egingo ditu, lehiakideak behin egiaztatu eta gero deialdi honetako 2. oinarrian aipatzen diren baldintzak betetzen dituela, Deialdi eta Lehiaketen Atalean behar diren dokumentuak aurkezturik. Lehiakideak hogei eguneko epea izango du dokumentuok aurkezteko, kontratazio proposamena Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki-oholean argitaratzen denetik hasita.

9.2.– Aurretik esandakoez gain, kontratua gauzatzeko proposatutako lehiakideak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu, aipatutako epearen barruan:

a) Ziurtagiri mediko ofiziala, ikertzaile doktorearen lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

b) Zinpeko aitorpena, adierazten duena interesatua ez dela aldenduta egon diziplina espedientearen bidez estatuko administrazio orokorreko zerbitzutik edo autonomia, erakunde eta udalerrietako administrazioetatik, eta ez dagoela ezgaituta eginkizun publikoak betetzeko. Espainiako nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko haien estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.

Karrerako funtzionario publikoek edo kontratatu iraunkorrek ez dituzte aurkeztu eta egiaztatu beharko atal honetan aipatutako dokumentu eta baldintzak. Horien ordez lanean ari diren administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, funtzionario edo kontratatu iraunkorrak direla egiaztatu eta haien zerbitzu orrian azaltzen diren gorabehera guztiak adieraziko dituena.

9.3.– Plaza betetzeko proposatutako lehiakideak ez baditu aurkezten eskatutako dokumentuak, galdu egingo ditu bere eskubideak eta ezin izango du kontratua sinatu, ezinbesteko arrazoiek eragotzi diotela frogatzen ez badu. Unibertsitateko errektoreak zerrendako hurrengo lehiakidearekin sinatuko du kontratua, lehiakide horrek gorago aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren. Hogei eguneko epea izango du horretarako, gertaera jakinarazten denetik kontatzen hasita.

10.– Azken araua.

10.1.– Deialdi honetan eta ikertzaile iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozeduran (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez argitaratua, azaroaren 26ko EHAAn) egunak zenbatzerakoan ez da aintzat hartuko abuztua. Hilabete horretan ez da inongo ekintzarik burutuko.

10.2.– Epaimahaiek ebatziko dituzte deialdiaren aplikazioaren inguruan sor daitezkeen zalantzak, bai eta aurreikusi ez diren egoeretan egin beharrekoa ere. Dena dela, batzordeen jarduna bat etorri beharko da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearekin (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

10.3.– Erabaki honek administrazio-bidea agortzen du eta haren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzietarako Bilboko epaitegietan bi hilabetetako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Bestela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Hala egiten bada, ezin izango da jarri aurreko paragrafoan aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa harik eta berraztertzeko errekurtsoa beren-beregi ebatzi arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte (hau da, hilabeteko epean ez bada beren-beregi ebatzi).

10.4.– Era berean, deialdi honetatik eta epaimahaiaren jardunetik eratorritako administrazio-egintza guztien aurka egin ahal izango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako kasuetan eta bertan adierazitako moduan.

Leioa, 2013ko maiatzaren 30a.

Errektorea.
Eskuordetuta (errektorearen 2013ko urtarrilaren 9ko ebazpena).

Irakasle-Ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.

I. ERANSKINA:

Plazaren zenbakia: 1. Kodea: IDPTCL1 – D00040 - 2. Kidegoa: Doktore Ikertzaileak. Jakintza-arloa: Kimika Organikoa. Saila: Kimika Organikoa I. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Zientziaren Arloa: Kimika. Ikertzaile-profila: Kimika Organikoa.

Plazaren zenbakia: 2. Kodea: IDPTCL1 – D00212 - 5. Kidegoa: Doktore Ikertzaileak. Jakintza-arloa: Giza Anatomia eta Enbriologia. Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Zientziaren Arloa: Zientzia Biomedikoak. Ikertzaile-profila: Neurogenesisa garun normalena eta patologikoan.

II ERANSKINA

Plazaren zenbakia: 1. Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Doktore Ikertzaileak. Jakintza-arloa: Kimika Organikoa. Kodea: IDPTCL1 – D00040-2.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburu titularra: Francisco Palacios Gambra. Unibertsitateko Katedraduna. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Humberto Hernandez Solla. Unibertsitateko titularra. Oviedoko Unibertsitatea.

1. epaimahaikide titularra: Jaime Primo Millo. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

2. epaimahaikide titularra: María José Camarasa Rius. Ikerkuntza Irakaslea. CSIC.

3. epaimahaikide titularra: M.ª Cruz Caballero Salvador. Unibertsitateko Katedraduna. Salamancako Unibertstiatea.

Epaimahai ordezkoa:

Epaimahaiburu ordezkoa: Esther Domínguez Pérez. Unibertsitateko Katedraduna. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari ordezkoa: Miguel Ferro Fuertes. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Oviedoko Unibertsitatea.

1. epaimahaikide ordezkoa: Alberto Avenoza Aznar. Unibertsitateko Katedraduna. Errioxako Unibertsitatea.

2. epaimahaikide ordezkoa: Pedro de March Centelles. Unibertsitateko Katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

3. epaimahaikide ordezkoa: Rosa María Calaramunt Vallespi. Unibertsitateko Katedraduna. UNED.

Plazaren zenbakia: 2. Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Doktore Ikertzaileak. Jakintza-arloa: Giza Anatomia eta Enbriologia. Kodea: IDPTCL1 – D00212 - 5.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburu titularra: Carlos Matute Almau. Unibertsitateko Katedraduna. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari titularra: Agnés Gruart i Masso. Unibertsitateko Katedraduna. Pablo Olavideko Unibertsitatea.

1. epaimahaikide titularra: Ramón Trullas Oliva. Ikertzaile Zientifikoa. IDIBAPS.

2. epaimahaikide titularra: Mercé Pallás Lliberia. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Bartzelonako Unibertsitatea.

3. epaimahaikide titularra: Tomás González Hernández. Unibertsitateko Katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.

Epaimahai ordezkoa:

Epaimahaiburu ordezkoa: Pedro Rolando Grandes Moreno. Unibertsitateko Katedraduna. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Idazkari ordezkoa: Blanca Conde Guerri. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.

1. epaimahaikide ordezkoa: Paola Bovolenta. Ikerkuntza Irakaslea. CSIC.

2. epaimahaikide ordezkoa: Esther Pérez Navarro. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Bartzelonako Unibertsitatea.

3. epaimahaikide ordezkoa: Carmen Montiel López. Unibertsitateko Katedraduna. Mad rilgo Unib ertsitate Autonomoa.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala