Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2013ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2896

359/2013 DEKRETUA, ekainaren 4koa, zeinen bidez urgentziazko deklaratzen baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 EU Urbanizatzeko Jarduketa Programa, 2. Fasea» burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 EU Urbanizatzeko Jarduketa Programa, 2. Fasea» espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

2013ko otsailaren 15ean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak erabaki zuen nahitaezko desjabetze espedientea hastea eta ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 eguneko epean prentsan eta 2013ko martxoaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (48, zk.). 2013ko otsailaren 15ean ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eragiten dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian eskuratzeko aukera ematea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2013ko ekainaren 4an egindako bilkuran, aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 EU Urbanizatzeko Jarduketa Programa, 2. Fasea» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.

Busturian, 2013ko ekainaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala