Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2698

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko iragarkiarena: «Iragarkia, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako sistema informatikoaren euskarri-zerbitzua lizitatzeko dena (Espedientea: 019/13)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako sistema informatikoaren euskarri-zerbitzua lizitatzeko iragarkia (Espedientea: 019/13) argitaratu da 2013ko maiatzaren 28ko EHAAn (101. zenbakia). Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak egin direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

2013/2474 (1/3) orrialdean, 4. paragrafoan, «Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua», gaztelaniazko testuan

Honela dio:

«Importe total: noventa mil (93.000) euros, IVA incluido.»

Baina honela esan behar du:

«Importe total: noventa y tres mil (93.000) euros, IVA incluido.»


Azterketa dokumentala