Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2695

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratutako 620/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 620/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Otermin.

Demandatua: Pavel Marenyuk eta Vasile Dzitac.

Gaia: judizio arrunta, zenbateko bat erreklamatzekoa.

Judizio horretan 2013ko otsailaren 18an epaia eman zen eta bere epaitza honako hau da:

EPAITZA

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda baiesten dut, Vasile Dzitac eta Pavel Marenyuk-en aurkakoa. Horrenbestez, azken hori auzi-jartzaileari honako hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut: 26.152,05 euro tronkoarenak, gehi 2.200 euro, kreditu-kontua itxi eta hurrengo egunetik, hau da, 2010eko maiatzaren 5etik, demanda honen egunera arte sortutako interesei dagozkienak (hitzartutako % 17,25eko interes-tasaren arabera), gehi demanda aurkeztu zenetiko interesak, hitzartutako interes-tasaren araberakoak (% 17,25). Kreditu-kontu horren saldo zorduna erreklamatzen da. Prozesuko kostuak ere beraiek ordaindu beharko dituzte.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1868 0000 04 062010. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pavel Marenyuk demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2013ko apirilaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala