Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2694

EDIKTUA, 1471/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1471/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Grenke Rent, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Alvarez.

Demandatua: Javier Ignacio Martinez de Urquidi.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Epaiketa horretan, epaia eman zen, 2013ko urtarrilaren 9an, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

4/13 EPAIA

Bilbao, 2013ko urtarrilaren 9a.

Nik, María Inmaculada Verona Rodríguezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut 1471/11 hitzezko judizioaren autoak. Demandatzailea Grenke Rent, S.A. sozietatea da, M.ª Álvarez de Amezaga prokuradoreak ordezkatuta eta Graciela Otondo Abente letratuaren laguntza duela. Demandatua, berriz, Javier Ignacio Martínez de Urquidi jauna da, auzi-ihesean dabilena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut M.ª Álvarez de Amezaga prokuradoreak Grenke Rent, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Javier Ignacio Martínez de Urquidi auzi-iheslariaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: lau mila zazpiehun eta hogeita hamahiru euro eta hogeita bi zentimo (4.733,22), eta ebazpen honen hirugarren oinarrian ezarritako legezko interesak. Bestalde, prozesuko kostuak demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza, batu bekie autoei eta eraman bedi originala epaien liburura.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 47080000001471/11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Javier Ignacio Martínez de Urquidi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko otsailaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala