Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2686

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan praktiketako funtzionario izendatu zuen Gorka Intxausti Altuna jaunaren praktiketako funtzionarioaren izendapena indarrik gabe uzten duena (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Agindu bidez deitu zen hautaketa-prozesuan izendatu zuten praktiketako funtzionario).

GERTAKARIAK

Gorka Intxausti Altuna jaunak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Agindu bidez (EHAA, 2012ko otsailaren 15ekoa) deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran hartu zuen parte, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Informatika espezialitatean, txanda librean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2012ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bitartez (EHAA, 2012ko abuztuaren 8koa) eman ziren argitara hautaketa-prozesu horretan aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak. Hautaketa-prozesu horretan, Gorka Intxausti Altuna jaunak hautatu zuten, aipatutako espezialitatean eta txandan.

Ebazpen horren hirugarren oinarrian jartzen duena jarraituz, hogei egun naturaleko epea ireki zen, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hautatutako izangaiek aipatutako 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkez zitzaten.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketakoko sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren bidez (EHAA, 2012ko azaroaren 9koa) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren; Gorka Intxausti Altuna jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zuen Agindu horrek, Informatika espezialitatean.

Gorka Intxausti Altuna jaunak epean aurkeztu zuen dokumentazioa aztertu ondoren, hauteman da ez duela aurkeztu maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzari buruzko Lege Organikoko 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea egiaztatzen duen dokumentazioa.

LEGE OHARPENAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren 2.3. oinarriaren arabera, hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintza guztiak (orokorrak eta berariazkoak) bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko egunera arte bete beharko dira, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko baldintzarena izan ezik, deialdi honetako 6.1.2. oinarrian aurreikusten den hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratu aurretik eduki eta egiaztatu behar baitira hizkuntza-eskakizunak.

Agindu horren 2.2.1.3.b oinarriaren arabera, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan parte hartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzari buruzko Lege Organikoko 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa eduki behar da.

Agindu horren 11.3. oinarriaren arabera, ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, hamaikagarren oinarrian eskatzen den agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu zituen. Agindu horren bosgarren atalak honakoa dio:

«Agindu hau betez egindako izendapenak, hautatuak izan diren hautaketa-prozeduraren deialdiak ezarritako parte hartzeko eskakizun orokorrak eta bereziak betetzearen mende egongo dira.

Praktiketako funtzionario gisa izendatzeko aukeratutako hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu osagarri bat argitaratuko da. Agindu horretan, aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak izendapenetik baztertu egingo dira.»

Gorka Intxausti Altuna jaunak ez du betetzen Aipatutako 2012ko otsailaren 10eko Aginduko 2.2.1.3.b oinarriak eskatzen duen berariazko baldintza Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan parte hartzeko; eskaerak aurkezteko epea amaitzean, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzari buruzko Lege Organikoko 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ez duelako.

Horrenbestez,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Agindu bidez deitutako hautaketa-prozesuan Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko Informatika espezialitatean praktiketako funtzionario izendatu zuen Gorka Intxausti Altuna jaunaren izendapena.

Bigarrena.– Gorka Intxausti Altuna jauna bitarteko funtzionarioa izango da, 2012ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta izaera horrekin jarraituko du 2012-2013ko ikasturte honetan zerbitzuak ematen ari den lanpostuan, ikasturteak bukatu arte.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturakosailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala