Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2683

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 190/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan (2013ko apirilaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 78. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko bertsioan, 2013/1943 (5/27) orrialdean, honela dio:

«7.– Comisión Técnica para el Desarrollo y Aplicación de la Reglamentación sobre Plaguicidas.»

Baina honela esan behar du:

«7.– Comisión Técnica Coordinadora de Sanidad Vegetal.»

Gaztelaniazko bertsioan, 2013/1943 (22/27) orrialdean, honela dio:

«2.– Se adscriben a la Dirección de Agricultura y Ganadería la Comisión Técnica para el Desarrollo y Aplicación de la Reglamentación sobre Plaguicidas, la Comisión de Alimentación Animal de Euskadi y el Consejo de Razas Animales Autóctonas Vascas.»

Baina honela esan behar du:

«2.– Se adscriben a la Dirección de Agricultura y Ganadería la Comisión Técnica Coordinadora de Sanidad Vegetal, la Comisión de Alimentación Animal de Euskadi y el Consejo de Razas Animales Autóctonas Vascas.»


Azterketa dokumentala