Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ULMA PACKAGING, S. COOP.
2660

IRAGARKIA, ULMA Packaging, S. Coop. (sozietate xurgatzailea) eta ULMA Precinox, S. Coop. (sozietate xurgatua) sozietateen arteko xurgapenagatiko fusioari buruzkoa.

ULMA Packaging, S. Coop. eta ULMA Precinox, S. Coop. sozietateek 2013ko maiatzaren 23an egindako Ohiko Batzar Nagusietan, legeak eta estatutuek galdatzen duten gehiengoekin, ULMA Packaging, S. Coop. (sozietate xurgatzailea) eta ULMA Precinox, S. Coop. (sozietate xurgatua) sozietateen arteko xurgapenagatiko fusioa onartu da, eta horrekin batera, 2012ko abenduaren 31n itxitako fusio balantzeak. Ondorioz, ULMA Precinox, S. Coop. likidaziorik gabe desegingo da eta bere ondare osoa ULMA Packaging, S. Coop. sozietateari intsuldatuko zaio titulu unibertsalez, 2013ko apirilaren 15ean Euskadiko Kooperatiben Erregistroan jasotako fusio proiektuan azaldutakoaren arabera.

Halaber jakinarazten da, fusionatzen diren kooperatibetako bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela, lehenek kooperatibatik banatzekoa eta bigarrenek fusioaren aurka egitekoa, ekainaren 24ko 4/1993 Legean, Euskadiko Kooperatibei buruzkoan, ezarritakoaren arabera.

Oñati (Gipuzkoa), 2013ko maiatzaren 29a.

«ULMA Packaging, S. Coop.» eta «ULMA Precinox, S. Coop.» sozietateen Kontseilu Errektoreen presidentea,

JOSU ODRIOZOLA ZABALETA.


Azterketa dokumentala