Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ORKLI, S. COOP.
2659

IRAGARKIA, Orkli, S. Coop. (sozietate xurgatzailea) eta Ceramat, S. Coop. (sozietate xurgatua) bat egiteari buruzkoa.

Aplikagarria den legeriak xedatutakoa betez, honako hau jakinarazi nahi da: 2013ko apirilaren 27an Orkli, S. Coop.ek egin zuen Batzar Orokorrean eta 2013ko apirilaren 29an Ceramat, S. Coop.ek egin zuen Batzar orokorrean Orkli, S. Coop.ek Ceramat, S. Coop.ekin absortzio bidez bat egiteko dagozkion akordioak adostu zituzten eta 2012ko abenduaren 31n itxitako bat-egiteko balantzeak onartu zituzten. Horren arabera, 2013ko apirilaren 4an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan aurkeztutako Bat-egite Proiektuan ezarritakoa bete dute Ceramat, S. Coop. likidaziorik gabe deseginda eta haren ondare osoa Orkli, S. Coop.i eskualdatuta bere osotasunean eta modu unibertsalean.

Horrez gain, espresuki zehaztu da bat egin duten kooperatibetako bazkideek eta hartzekodunek eskubidea izango dutela kooperatibatik banantzeko (lehenengoek) eta bat-egite horren aurka agertzeko (bigarrenek) Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legeak xedatutakoa betez.

Ordizia, 2013ko maiatzaren 8a.

Orkli, S. Coop.eko Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

JOSÉ LUÍS PÉREZ GARMENDIA.

Ceramat, S. Coop.eko Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

JOSÉ LUÍS PÉREZ GARMENDIA.


Azterketa dokumentala