Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2657

IRAGARKIA, 405X08ED045 zenbakiko diziplinako espedientean, 17183 zenbaki profesionala duen Ertzaintzako kideari, huts oso larri baten egile bezala, zerbitzutik baztertzeko zigorra ezartzen dion Segurtasuneko sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Agindua jakinarazteko dena.

Espedientatuari jakinarazpena helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJAPE) azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:

1.– Agindu horrek administrazio-bidea agortu egiten du eta beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Halaber, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango du agindu hau eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, HAAJAPEko 116. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

2.– Espedientea ikusteko aukera ere badu, Erandioko Larrauiri Mendotxe bideko 18an, Ikuskatzailetza eta Administrazio Alorrean.

3.– 2013ko maiatzaren 7tik, diziplinako espedientearen iraungitasuna etenda dago Segurtasuneko sailburuak 2013ko maiatzaren 2an emandako Agindua jakinarazteko, HAAJAPEko 44.2 artikuluaren arabera eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen urtarrilaren 3ko 170/1994 Dekretuko 41.3 artikuluan ezartzen duenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 23a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRAN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala