Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2655

IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2012ko abenduaren 3ko Ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez, 2012ko kanpainako Ordainketa Bakarreko Behin betiko Eskubideak adierazten dira.

Interesdunei Ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina alferrik izan da. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honakoa ohartarazten zaie:

● Zuen eskura daude jakinarazpen hauek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010, Vitoria-Gasteiz).

● Jakinarazpen hauek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, beren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 21a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala