Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2652

IRAGARKIA, Hotel Rural Angiz Etxenagusia I, S.L. sozietateari 2013ko martxoaren 11ko errekerimenduko eta iraungitze-ohartarazpeneko idazkia jakinarazteko dena, suteen aurkako babesaren instalazioa legeztatzeko espedienteari dagokiona (48-PI-H-2008-79). Idazki horren bidez, 2012-07-18ko idazkian adierazitako dokumentazioa aurkezteko errekeritzen da.

Ebazpen-proposamen hori Hotel Rural Angiz Etxenagusia I, S.L. sozietateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (San Bartolome 56., Busturia, Bizkaia). Hori dela eta, idazkia argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

Errekerimenduko eta iraungitze-ohartarazpeneko idazkia

Suteen aurkako babesaren instalazioa: San Bartolome auzoa 56, Busturia.

Ordezkaritza honetan aurkeztu da goian aipatutako establezimenduaren suteen aurkako babesaren instalazioa legeztatzeko eskabidea, eta, eskabide horren ondorioz hasitako prozedura gelditua dago interesdunari egotz dakizkiokeen arrazoiak tarteko. Ondorioz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 92. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunari errekerimendua egiten zaio ordezkaritza honetan agiri hauek aurkezteko:

2012-07-18ko idazkian adierazitakoa, eta horien kopiak eransten ditugu.

Ohartarazten dizugu hiru hilabeteren barruan errekerimendua eta ohartarazpena betetzen ez badituzu, prozedura iraungitzat emango dela, eta, ondorioz, jarduerak artxibatu egingo direla eta hertsapen-isuna ezartzea proposatu ahal izango dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 41. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2013ko martxoaren 11.

Industria eta Energia Administrazioaren koordinatzailea,

M.ª JESUS MARKAIDA URIARTE.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Bilbao, 2013ko maiatzaren 13a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala