Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2649

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 33/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 33/12 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Kester Ono.

Alderdi demandatua: Blessing Aghaku.

Gaia: dibortzioa.

Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian, Blessing Aghaku-ren aurka, Kester Ono-k eskatuta bideratutako 33/12 prozedura dibortzioari buruzkoan emandako 195/2013 Epaia, zeinen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeen, 20 eguneko epearen barruan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn eta Epaitegiko iragarki-taulan argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia Blessing Aghaku demandatuari jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala