Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2647

EDIKTUA, eskubide errealei buruzko 1170/11 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko 1170/11 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Baiona kaleko 30eko jabekide-erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea: Usatorre.

Demandatua: Jorge Luis Perez Gonzalez eta Ana Consuelo Vitores Garcia.

Gaia: eskubide errealak.

Aipatu judizioan dekretua eman da. Hau du xedapen-zatia:

1.– Amaitutzat ematen da Baiona kaleko 30eko jabekide-erkidegoak Jorge Luis Perez Gonzalez eta Ana Consuelo Vitores Garcia jaun-andreen aurka bideratutako prozesu monitorio hau. Gaia: 882,51 euro (jabekide-erkidegoari ordaindu gabeko kuotak), eta 233,95 euro (ordainketa aurretiko errekerimendu-gastuak) erreklamatzea.

2.– Zorduna, halaber, abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera kondenatzen da, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Helaraz bekio Baiona kaleko 30eko jabekide-erkidegoari, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Jorge Luis Perez Gonzalez eta Ana Consuelo Vitores Garcia demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala