Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2646

EDIKTUA, 138/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 138/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mendibile kaleko 1 eta 3ko jabekide-erkidegoa (Leioa).

Abokatua: Monica Casla Veiga.

Prokuradorea: Barreda.

Demandatua: Cristina Vignet San Sebastián andrearen jaraunsleak.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-03-12an eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Barreda prokuradoreak Mendibile kaleko 1 eta 3ko jabekide-erkidegoaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Cristina Vignet San Sebastián andrearen jaraunsleen aurkakoa. Hori dela eta, jaraunsle horiek kondenatzen ditut jabekide-erkidegoari 4.850, 96 euro ordaintzera, eta kopuru horrek interesak sortuko ditu, ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan zehazten de legez; eta kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Alderdi bakoitzak berak eragindako prozedura-gastuak ordaindu beharko ditu; komunak, berriz, erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei bai eta ohartarazi ere bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkeran).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan 0701-0000-03-0138-12 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen bitartez, idazkariak autoetan dagokion testigantza eman ostean, lehen auzialdian behin betiko epaitzen dut eta, horretarako, eman, agindu eta sinatzen dut. Epaia mota horretako Liburuan jaso beharko da.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko martxoaren hamabian.

Demandatuak diren Cristina Vignet San Sebastián andrearen jaraunsleen egungo helbideak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko martxoaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala