Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2645

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 629/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 629/10 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Cinthia Marisel Cornejo Eyzaguirre.

Abokatua: Jose Ramon Ugarte Ibarguen.

Prokuradorea: Gonzalez.

Demandatua: Alex Martin Herrera Jaime.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2013-04-05ean, zeinen xedapen-zatia honako hau baita:

XEDAPENAK

1.– Adostasunik gabeko dibortzioa dela eta, Gonzalez Ruiz prokuradoreak, Cinthia Marisel Cornejo Eyzaguirre andrearen izenean eta ordezkaritzan, Alex Martin Herrera Jaime jaunaren aurka hasitako judizioan auzialdiaren iraungitasuna deklaratzen da; auzi-jartzaileak atzera egin duela ulertuko da, eta honek beste demanda bat susta dezake, egintzaren iraungitasunaren kontra egin gabe betiere.

2.– Kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezarriko. Beraz, alderdi bakoitzak berak sorrarazitako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdibana.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Kontsignazio eta Gordailuen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4795 0000 00 0629 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berraztertzea). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Alex Martin Herrera Jaime demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko apirilaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala