Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2642

AGINDUA, 2013ko maiatzaren 23koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) izendaturik Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide egiteko dena.

Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organokoak, Unibertsitateei buruzkoak, 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, otsailaren 25eko 3/2004 legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, V. tituluan arautzen du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua.

Euskal Unibertsitate Sistema arautzen du otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, eta, batez ere, lege horretako 71.2.d) artikuluak arautzen du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osaera. Lege horrek arautzen duena betez, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak, joan den apirilaren 24an egindako bilkuran, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari bat ordeztu du.

3/2004 Legearen 73.5 artikuluak dio Gizarte Kontseiluan gizarte-interesak ordezkatzen dituzten kideen lekuak hutsik gelditzen badira, –heriotzagatik, dimisioagatik, izendatu ondoren agertutako bateraezintasunagatik edo kargua behartuta uzteagatik–, lekua hutsik uzten duena izendatu zuenak berak beteko du delako leku hutsa. Lekua hutsik utzi zuen pertsonak agintaldia osatzeko behar zuen aldia iraungo du kide berri horren agintaldiak.

Horren arabera, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriaz, unibertsitateen arloan eskumenak dituen sailburuak izendatuko ditu interes sozialak ordezkatuko dituztenak, hortaz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) aukeratutako Carlos Pereda Martínez de Musitu Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea. Izendapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egun berean sartuko da indarrean eta agintaldiaren iraupena 2015eko irailaren 11ra arte izango da, hau da, Asier Aloria Sánchez jaunaren izendapenaren indarraldia amaitzen den arte.

Bigarren artikulua.– Asier Aloria Sánchez jaunaren kargu uztea formalizatzea, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izateari dagokionez. Kargu uzteak 2013ko apirilaren 29an eraginean jarriko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 23a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala