Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2641

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 27koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Ogasun eta Finantza Sailak, Herri Administrazio eta Justizia Sailak, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak dekretu-proiektu bat egin dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzuak eta jarduerak zehazten dituena. Proiektu hori xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetzekoa da.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Dekretu-proiektuak gai horren inguruan egun indarrean dagoen dekretua ordeztuko luke (249/2010 Dekretua, irailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituena), eta Lehendakariaren 20/2012 Dekretutik eratorritako Administrazioaren sailen egitura berria eta sailen arteko eskumenen banaketa egokitzea eskatzen du (20/2012 Dekretua, abenduaren 15ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena. Dekretu hori aldatu egin zen, martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuaren bidez). Hori horrela izanik, eta presio fiskala gehituko ez duen arren, dekretu-proiektuan arautzen diren ordainarazpenen subjektu pasibo izan daitezkeen herritar guztiei eragingo die, oro har.

8/2003 Legearen 8.4 artikuluaren arabera, nahikoa izango da hogei egun balioduneko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2010eko abenduaren 28ko Erabakiak –xedapen orokorrak izapidetzeko jarraibideak onartzekoak– lehen paragrafoaren 8. puntuan xedatzen du ezen, 8/2003 Legea betetzeko, jendaurrean jartzeko izapidea betetzea beharrezkoa bada, xedapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, eta baita Jaurlaritzaren helbide elektronikoan ere.

Ondorioz, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 16.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen Dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako helbide elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Aurreko puntuan aipatutako dekretu-proiektuari buruzko espedientea pertsona fisiko eta juridiko guztiek –publiko nahiz pribatu izan– kontsultatu ahal izango dute, baldin eta uste bada interes zilegiren bat dutela, kaltetua gerta litekeena. Espedientea Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) egongo da eskuragarri, lehenago aipatutako epean. Epe eta leku berean aurkeztu ahal izango dira nahi diren alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 27a.

Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordea,

JUAN MIGUEL BILBAO GARAY.


Azterketa dokumentala