Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2638

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2013ko apirilaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena. Honen bidez, 251 eta 252 zenbakiko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako txartelak ematea baimentzen da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko apirilaren 26ko Ebazpena argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2013ko maiatzaren 22ko EHAA, 97. zenbakia), zeinen bidez, 251 eta 252 zenbakiko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako txartelak ematea baimentzen da. Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira honen ondoren.

2013/2378 (4/4) orrialdean, II. eranskinari dagokionean,

Honelakoa esaten da:

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala