Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2634

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Pedro Castaño Sánchez jauna, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza-arloan pertsonal ikertzaile doktore moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2012ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez egin zen (2012ko abenduaren 24ko EHAA).

Errektorearen 2012ko urriaren 29ko Ebazpenaren bitartez (2012ko abenduaren 24ko EHAA) batzorde bat osatu zen, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2012ko urriaren 29ko Ebazpenak (2012ko abenduaren 24ko EHAA) pertsonal ikertzaile doktore iraunkorren kidegoan dei eginiko plazen horniketa epaitzeko. Bada, batzorde horrek eginiko proposamenarekin bat etorrita, eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren UPV/EHUko pertsonal irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzko martxoaren 4ko 40/2008 Dekretuan; Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an pertsonal ikertzaile iraunkorra hautatu eta kontratatzeko onartu eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko ebazpenaren bidez argitaratutako prozeduran (azaroaren 26ko EHAA); deialdiko oinarrietan; aplikagarri zaizkion arau orokorretan ezarritakoarekin bat eginik; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenetan ezarritakoa kontutan hartuta.

Errektoreak ebatzi du Pedro Castaño Sánchez jauna (NAN: 16069017-K) Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonal ikertzaile doktore moduan kontratatzeko proposamena egitea, Kodea: IDPTCL1 – D00069 - 1. Jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa». Saila: «Ingeniaritza Kimikoa». Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa.

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiko 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko, Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetzari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake, zuzenean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2013ko maiatzaren 22a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala