Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2633

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 17koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2008ko irailaren 12ko Ebazpenaren ordez emana, jakinarazteko dena. Hain zuzen ere, 2008ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Goi-mailako Teknikarien Kidegoan (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua Aukeran) sartzeko hautaketa-prozesuan aukeratutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda jakinarazten zen.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko urriaren 30eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Goi-mailako Teknikarien Kidegoan (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua Aukeran) sartzeko hautaketa-prozesurako deia egin zen. Agindu hori 2007ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

2013ko maiatzaren 3an, aukeratutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta erreklamazioak aurkezteko hamar (10) egun balioduneko epea ezarri zen.

Deialdiaren oinarri orokorretako 8.4. eta 9. paragrafoei jarraituz, erreklamazioen epea amaituta, eta horiek ebatzita, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, ebazpen bidez, aukeratutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.

Ebazpen hau, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 353/2009 epaia betez ematen da.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Erreklamazioak aurkezteko epea inongo erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro ondoren, aukeratutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda onartzea (I. eranskina) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, www.ivap.org web-orrian eta IVAPeko iragarki-tauletan argitaratzeko agindua ematea.

Bigarren artikulua.– Hogei (20) egun naturaleko epea ematea, Aitor Alberdi Rodriguez izangaiak (NAN: 72450799) deialdiaren oinarri orokorretako 9.1 paragrafoan aipatzen diren dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkez ditzan.

Hirugarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari dagokio epaia betearazteko izapideetan sor litekeen guztiaz arduratzea, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala