Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2565

IRAGARKIA, zeinen bidez Erraldegune 2009, S.L.-ri 2010. urterako emandako diru-laguntza galdutzat ematen duen ebazpena jakinarazten baita, legezko baldintzak ez betetzeagatik, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babesean. Dekretu horrek Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen du, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera.

Interesdunari jakinarazpen hau jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak, eta honako hau ohartarazten zaio:

● Zure eskura dago ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010, Vitoria-Gasteiz.

● Jakinarazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 9a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

MARÍA ICIAR ARMENTIA ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala