Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2552

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Urna» E.N.S.aren desegitea eta deuseztapena Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa.

Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.

Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan –bereziki 13. eta 14. artikuluetan– eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela «Urna» E.N.S.aren (zenbakia: 14; egoitza soziala: Aia, Gipuzkoa) desegitea eta deuseztapena, 2013ko maiatzaren 6an. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko EE.NN.SSen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala